
Ezaugarri orokorrak
Gaur egun, autismoaren espektroko gaitzak -indarrean dagoen nazioarteko sailkapenaren arabera, Garapen Nahasketa Jeneralizatuak- adierazpen kliniko ugari eta hainbat faktorerengatik nerbio sistema zentralaren garapenean disfuntzioak eragiten dituzten egoera neuropsikiatrikoak direla onartzen da.
Adierazpen kliniko eta kausa organiko ugari dauden arren, disfuntzio fisiologiko eta neuropsiologiko bera ageri da.
Agerpena: Munduan, 10.000 pertsonatik 5ek "autismo arrunta" dute, sindromearen espektro osoa kontuan hartuz gero, 700 eta 1.000 pertsonaren artetik 1ek du. Emakumezkoek baino gizonezko gehiagok izaten dute, 4:1. Gizarteko klase eta kultura guztietan proportzio berean agertzen da.
Ikerketa berri batzuek gertakizun-tasa handitu egin dela adierazi dute. Horrekin gertakari gehiago daudela, autismoaren irizpideak aldatu direla, profesionalek autismoaren kontzientzia gehiago dutela, edo egindako diagnosiak zehatzak ez direla frogatzen den ez dago argi.
Adierazpen klinikoa
Kasu guztiek hiru alorretako ezaugarri klinikoak dituzte:
1. Arazoak elkarrenganako interakzio sozialaren garapenean. Hainbat paziente gizartetik asko isolatzen dira; beste batzuk, ordea, pasibo agertzen dira interakzio sozialaren aurrean, besteenganako isilpeko interes eskasa soilik izaten dute. Pertsona batzuk oso aktiboak izan daitezke harremanak mantentzerakoan, baina arrararoak, partzialak eta intrusiboak izaten dira, bestearen erantzunak erabat ulertu gabe. Guztiek enpatiaren ahalmen mugatua dute, baina, beste modu batean, afektua adierazteko gai dira.
2. Ahoz eta hitz gabe komunikatzeko ezintasuna. Batzuek ez dute lengoiaia motarik garatzen, beste batzuek, aldiz, itxurazkoa den erraztasuna dute. Ez dira gai elkarren arteko harreman bat bukatzeko. Hizkuntza gaitasunen forma eta edukia berezia da, ekolalia dute, aldaranzketa pronominala egiten dute eta hitzak sortzen dituzte. Besteen hitzezko zein hitzezkoak ez diren seinaleenganako erantzun emozionalak ez dira egokiak -saihestu egiten dituzte, aurpegiko espresioak edo gorputzeko jarrerak ez dituzte ulertzen; hau da, ezin dute interakzio soziala hasi eta erregulatu.
Kasu batzuetan, hizkuntzaren garapena gelditu edo atzera egin duela dirudi. Beste batzuetan, ulertzeko eta espresatzeko hizkuntzaren garapenaren arazoekin lotu daitezke. Espresatzeko eta emozioak erregulatzeko gaitasuna aldatu egiten da, batzuetan, murriztua da eta, besteetan, gehiegizkoa. Askotan, besteen emozioak identifikatzeko eta partekatzeko arazo larriak hautematen zaizkie.
3. Interes eta jarrera txikiak. Jarduera imaginatiboan arazoak dituzte. Autismoaren espektroak barne hartzen dituen pertsonak ezin dute simulazioko joko normal bat egin berez. Hala, oztopoak izaten dituzte besteen emozioak ulertzeko. Kasu batzuetan, jarduera imaginatiboa gehiegizkoa da. Beste askotan, ez da eraginkorra izaten funtzio adaptatibo gisa.
Besteen asmoen errepresentazioak barneratzeko zailtasunak dituztenez, gerta litekeena aurreikusteko eta iraganeko gertakizunei aurre egiteko gaitasun mugatua dute. Askotan jokatzeko ereduak errepikakorrak dira. Ohikoak ez diren objektu susmaezinekin atxikimendu harreman iraunkorrak izan ditzakete. Mugimendu errepikakorrak eta estereotipatuak normalak dira. Askotan, aldaketen aurrean erresistentzia handia jartzen dute, eta aldaezin gelditzen dira denbora luzean. Ingurumenean aldaketa txiki batek ezinegona sor dakieke. Autismoa duten ume askok gai bitxiei buruzko interes zehatzak edo ardurak dituzte.
Dena den, kasu askotan, estimuluekiko -ukimenekoak, entzumenekoak, ikusmenekoak- ohikoa ez den sentsibilitatea dute. Zehatzak ez diren gaitzarekin lotutako beste ezaugarri batzuk honakoak dira: herstura, loaren eta elikaduraren nahastea, nahaste gastrointestinala, bere buruari min egiteko joera eragin dezaketen krisi bortitzak. Adierazpen klinikoa asko alda daiteke pertsona batetik bestera, baita pertsona berean gaitzaren garapenaren arabera ere. Seinaleetako batzuk oso nabarmenak izan daitezke garai batean, eta horien izaera zein intentsitatea izugarri aldatu beste batean. Profil kliniko ezberdinen ezaugarri diren arren, sindrome beraren espektroaren adierazpen dira.
Jarrerak adierazteko aldaketez gain, jarduera mentala maila askotakoa izan daiteke, maila normala, altuagoa edo atzerapen handia izan dezakete. Halere, kontuan izan behar da, autismoaren espektroko kasuek adimenean nahasmena izaten dutela.
Zer dakigu kausari/kausei buruz?
Froga zientifiko ugariren arabera, autismoaren espektroaren nahasketaren sintomak nerbio-sistema zentralaren hainbat funtzioren garapenean nahasmen jeneralizatuak izatearen ondorio dira. Kausa edo kausak oraindik ez ditugu ezagutzen. Argi dago ez dela kausa biologiko bakarra, faktore anitzen etiologia dagoela baizik. Kasu gehienetan, oinordekotzako faktoreetan pentsatu behar dugu, jokaeren adierazpenean aldaketak eragiten dituen arazo genetiko konplexu batekin batera.
Halere, desbideratze goiztiarretan ematen diren aldaketa guztiak ezin dira geneekin soilik azaldu. Potentzial genetikoak eta inguru biologikoak jaio aurretik eta jaiotza inguruan duten elkarreragina kontuan izan behar dugu. Beste kasu batzuetan, autismoaren espektroko nahasketen eta hainbat gaitz genetikoen -fenilcetonuria, esklerosis tuberosa, neurofibromatosis, X hauskorra...- artean lotura dago. Egun, autismoko kasu gehienetan kausa biologikoaren eta organismoaren nabaritasuna argia da. Bestalde, gurasoen ekintzen eta autismoaren espektroaren nahasketen garapenaren artean inongo loturarik ez dagoela frogatuta dago.
Adierazpen klinikoa pertsonaren ezaugarrien -joera biologikoa- eta barneko eta kanpoko faktore multzo baten elkarreraginaren emaitza da. Faktoreek arrisku handia izan edo saihes dezakete. Honako hauek babes dezakete: adimen-koziente altuak, hizkuntzaren garapenak, jarrera atseginak, garapeneko heziketaren esku-hartze arrakastatsuak, eta arazo anitzei aurre egiteko eta garapen osasuntsua izateko inguru babeslean egoteak.
Eta faktore arriskutsuak hurrengoak dira: adimen-koziente baxua, lengoaia edo hizkuntza eza, ezintasun neurologikoak, haur txikientzat hezkuntza programa eza, laguntza emateko gai ez den inguru soziala eta autismoaren espektroan nahasketak dituen haur baten presentziak eragiten duen presioari aurre egin ezina.
¿Zein dira azpiko mekanismo komunak?
Ikerketa zientifikoek autismoaren espektroko pertsonek informazioa prozesatzeko arazoak dituztela frogatzen dute. Anomalia horiek maila psikofisiologikoan, loaldian eta arretako elementuetan ondorioak dituzte. Jarrerei eta maila kognitiboari dagokionez, informazioa prozesatzeko arazoa koherentzia zentral deitutakoa azpigaratuta egoteagatik izaten da, beraz, ingurukoa ulertzeko eta hautemateko oztopoak dituzte, baita besteen pentsamenduak eta asmoak ulertzeko ere.
Defizit neurokognitiboa hautematekoa -indibiduoak hautematen duena ez du ulertzen- eta exekutiboa ere bada -asmoaren erantzun psikomotoreak antolatu eta planifikatzeko gaitasuna falta zaio-. Autismoa duten pertsonen zentzumen prozesuak modulatzeko arazoak zehatzak dira; adibidez, ikusmenekoak, entzumenezkoak, ukimenezkoak,... baina fenomeno horien oinarri fisiologiko zehatzak ez dira argiak. Hala, autismoaren espektroko nahasmenak dituzten pertsonetan aldatutako mekanismoak irauten duten ez dakigu.
Horrekin indibiduoek ulertzen ez duten inguru soziala ekiditeko jarduera mugatu eta errepikakorrak erabiltzea uler daiteke. Azpiko mekanismo horiek jakitea irakasten, hezitzen eta tratamentua ematen aritzen direnentzako garrantzitsua da. Askotan, guztiek ez dute antzematen defizita oso larria denik. Oso erraza da arazoa gutxiestea eta intepretazio oker ugari eta mingarriak izatea.
Ebaluazio klinikoa
Bakoitzaren beharren araberako eta ondo egokitutako esku-hartze goiztiar batek integrazioa lortzeko ezinbestekoa dela mundu guztiak onartzen du. Beraz, susmo bat dagoenean, ahalik eta azkarren esku hartu behar da. Diagnosia konfirmatutakoan, gurasoei jakinarazi eta modu zehatzean azaldu beharko zaie. Autismoaren espektroko nahasmena izan dezaketen pertsonei ebaluazio klinikoa, azterketa medikoa eta hainbat azterketa osagarri egin behar zaizkie.
Ebaluazioa oso garrantzitsua da diagnosi zehatza izateko, eta esku hartzeko oinarrizkoa izango da. Ebaluazio kliniko bakoitzarekin gurasoak kezkatzen dituzten seinaleen historia zehatzetik, garapenaren, historiatik eta aurretik izandako gaixotasunen zerrendatik hasi behar da. Sendagileak diagnosi diferentzialaren ikuspuntutik interesgarria izan daitekeen lotutako seinale guztietan arreta jarri behar du. Familiaren historia aztertzean, ahaide gertuenen eta gurasoen hainbat faktore ikertu behar ditu –autismoa, autismoaren aldaera txikiak, atzerapena, X hauskorra, esklerosis tuberosa- balorazio genetikoa edo kromosomikoa egin baharra balego. Gainera, hasieratik, familiaren erresistentzia eta ahultasuna baloratu behar da. Beharrezkoa da indibiduo bakoitza egoera batzuetan ikustea.
Bai egituratutako egoeretan, bai bestelakoetan. Sendagileak pertsona zuzenean edo bideo bidez, etxean eta hirugarren toki batean –eguneko zentroan, etxean edo lanean- ikusteko prest egon behar dira. Ebaluazioa gai anitzetan lan egiten duen, baina autismoaren inguan esperientzia duen, talde batek egin behar du. Nazioartean homologatutako baliabideak erabili behar dituzte, galdetegiak, elkarrizketak, behaketa eskalak; adibidez, autismoaren elkarrizketa diagnostikoa [EDA], autismoaren behaketa eskala diagnostikoak [EODA], jarrerak egokitzeko Vineland eskala [EACV], haur autismoaren balorazio eskala [EVAI], komunikazioko eta gizarteko nahasketetarako elkarrizketa diagnostikoa [EDTSC], jarreraren ebaluazio laburtua [EAC], etab. Haur bakoitzari azterketa mediko osoa egin behar zaio, horretarako entzumenaren eta ikusmenaren zorroztasuna aztertu eta azterketa pediatrikoa eta neurologikoa egin behar zaio.
Gaur egun arte, autismoaren nahasketetarako ez daude laborategietako probarik. Ebaluazio genetikoa azterketa klinikotik edo familiaren historiatik ateratako seinu zehatzak oinarri gisa hartuta egingo da. Profil klinikoa eta garapena azterketa psikologikoekin eta linguistikoekin osatuko dira, horretarako tresna egokiak erabiliz –Profil Psiko-hezigarria [PPE], eta azterketa neuropsikologiko arruntak, hala nola, Leiter, batzuetan WISC, Reynell, Loeweren joko sinbolikoaren azterketa, Costello, Peabody hiztegi piktografikoaren azterketa [TPB], etab-. Autismoaren diagnosia ebaluazio kliniko osoaren ondoren bakarrik egin behar dela berriz errepikatuko dugu, eta nazioartean frogatutako irizpideetan oinarritu behar da hiru arrazoi hauengatik:
•Laguntzarako zerbitzu egokiak erabiltzeko edo eta mugatuta dauden edo ez dauden tokietan, zerbitzu horiek sortzeko.
•Gaur egungo ikerketak konparatzekoak modukoak izan daitezen, bai aspektu klinikoen aldetik, bai zerbitzuen eta tratamenduen eraginkortasuna argitaratzeko.
•Haur bakoitzari, autismoa izan edo ez, beharrei egokitutako heziketa dagokiolako.
Zehatzak ez diren diagnosiek ume autistei bideratutako zerbitzuetatik kanpo gelditzea eragin dezake. Hala, autismoaren espektrokoak ez diren jarrerako nahasketak edo ikasteko zailtasunak dituzten beste pertsona batzuek, autisten zerbitzuak erabil ditzakete. Beraz, ume horiek dagokien heziketa espezializatua ez dute hartuko, eta autistentzat den zerbitzu urria erabiliko dute.
Tratamendua
Autismoak ez du sendabiderik. Beraz, bizitza osoko heziketa, familien eta profesionalen laguntza, zerbitzu egokiak erabiltzea autismoa dutenen bizi-kalitatea hobetzeko baliagarriak dira. Hala, nahasketa larriaren garapenari aurre egingo diote. Tratamenduaren helburuak:
• Pertsonaren ingurura egokitutako garapen sozial eta komunikatiboa erraztea.
• Egokitzapen teknikak erakutsi eta malgutasuna zabaltzeko funtzio emozionalak eta kognitiboen arabera trebatu.
• Garapenerako oztopo diren jarrerako arazoak tratatzea.
• Familiei eta profesionalei laguntza eta informazioa ematea; agertzen diren heinean, zailtasunei aurre egiten laguntzea, eta autismoa duen pertsonari egokitzeko erabakiak hartzen laguntzea.
• Autismoa duten pertsonek dituzten interesak eta ezaugarri bereziak handitzea. Autismoa duten pertsonek ondo erantzuten dute espezializatutako, indibiduoaren arabera antolatutako eta horren garapenerako diseinatutako hezkuntza programen aurrean. Komunitateko baliabideak erabiltzean, eta herritarren jarrera positiboarekin, bizi-maila duina eta produktiboa izango dute. Normalean, indibidualizatutako metodoak eta terapiak eraginkorrak dira. Tratamenduaren planifikazioa: ezaugarrien, funtzionamendu mailen, lotutako ezintasunen eta inguruaren aukeren arabera, tratamendua indibidualizatua izatea beharrezkoa da. Autistaren nahasketak eragindako behar bereziak eta gizaki guztiek ditugun beharrak kontuan izan behar ditu. Gai asko hartu behar ditu barne.
• Gurasoek, familiako gainontzeko kideek, eskolako profesionalek eta besteek tratamendu planaren diseinuan parte hartu behar dute.
• Helburuak eta abian jartzeko moduak deskribatu eta kritikoki aukeratu behar dira.
• Lehentasunak zehaztu behar dira, sintomak eta lotutako patologiak kontuan hartuta.
• Bakoitzaren beharren, familiaren lehentasunen eta baliabideen arteko oreka aurkitu behar da.
• Tratamenduaren planifikazioak hainbat area funtzionalen eta tratamenduaren eraginkortasunaren garapena ikuskatzeko erak barne hartu beharko ditu.
• Ebaluazio saioen egutegia zehaztu behar da, tratamendua zuzentzeko eta pertsonaren uneko beharrei egokitzeko.
Tratamendurako baliabideak:
• Hezkuntza programak:
• Eskolako zerbitzu bereziak / eskola arruntak, heziketa bereziko zentroak, eguneko zentroak, egokitutako egoitzak, aste bukaeretako eta oporretako aisialdi zerbitzua barne dutenak.
• Metodoak, egituratutako heziketa printzipioak, jarrerak aldatzeko eskemak, hizkuntza terapia, lanaren bidezko terapia eta terapia fisikoa.
• Familiaren laguntza:
• Heziketa psikologikoa: autismoari eta metodoei buruzko informazio egokia duena.
• Gurasoen trebakuntza: jarreraren aldaketa, hizkuntza alternatiboen teknikak.
• Autismoa duen kide bat izateak sortzen duen inpaktuari aurre egiten laguntzeko aholkularitza.
• Laguntza farmakologikoa eta beste aukera batzuk:
• Autismoa ez da sendatzen sendagai bidez. Halere, medikazioak epilepsian eta antzeko gaitzetan eragin dezake. Erabiltzen denean, tratamenduaren planaren atal bat bezala kontsideratu behar da eta ez beste aspektu batzuen ordezko gisa. Sendagaiak informazio zehatzaren politika eta aldian behin frogatutako oinarriak erabiliz agindu behar dira. Baldintza horiekin, onuragarria izan daiteke lotutako arazoak tratatzeko; hala nola, agresibitatea, obsesioa, tikak, kulunka, hiperaktibitatea, etab. Arazo horiek murrizten badira, esku hartzea errazagoa izango da, eta pertsona horien bizi-kalitatea hobetu egingo da. Dieten eta elikadura ordezkoen erabilera polemikoa izan daiteke, baina batzuetan, lagungarria da. Gurasoak ondo informatuta egon behar dira umeen osasunerako kaltegarriak ez diren erabakiak hartzeko.
Tratamenduaren planifikazioa pertsona hasi ahala aldatu behar da.
1. Lehen haurtzaroa:
Garai honetan esku-hartzearen oinarriak garapen normalarenarekin
bat datoz; beraz, helburua horiekiko ahalik eta paraleloena izango da. Diagnosia egitean,
funtzioen ebaluazio zehatza egin beharra dago eta horiek osatzeko tratamendua hasi ahalik eta
azkarren. Ikerketa askoren arabera, zentzu onaz gain, esku-hartze goiztiarra onuragarria da.
Behin diagnosia osatutakoan, gurasoek etengabeko informazioa eta laguntza pertsonala beharko dute.
Elkar laguntzeko elkarteak, adibidez gurasoenak, laguntza handia direla argi dago.
Europako herrialdeetan eskuratzeko errazak ez diren etxeetako esku-hartze programen behar erreala
ere badago. Familiek bakartzea saihesten, imitazioa eta arreta estimulatzen rol garrantzitsua
izan dezakete, eta halaxe izan behar dute. Horretarako, haurraren komunikazioa, aspektu sozialak
eta beste hainbat landu behar dituzte. Arreta berezia jarri behar da eguneroko aspektu
garrantzitsuetan, adibidez, elikaduran, esfinterren kontrolean, loaldian,...
2. Eskolako adina:
Adin horretan, arreta berezia egokia den heziketa programan jarri behar
da, dagokion egokitzapen pertsonalizatuekin. Autismoa duten eskola-ume ugari daudenez, heziketa
aukera asko izatea beharrezkoa da. Europar Batasunak eskola arruntetan integratzearen alde egiten
duen arren, haurrek laguntza berezia eta trebakuntza zehatza izan behar dute. Pertsona bakoitzarentzat
erdibidea aurkitu behar da, tokiko aukeren eta egoeren arabera. Argi dago autismoa uler dezaketen
profesionalak trebatu behar direla. Azken urteetan, heziketa teknologiako berrikuntzak nabarmenak
izan dira, eta aurreratzen jarraitu behar da. Ikustekoak diren heziketa metodoek, informazio
teknologiaren erabilerak, programa funtzionalek, ordutegiaren eta inguruaren banaketak, zatikako
integrazioak, berdinen tutoretzak... autismoa duten umeek eskolako garaiari zentzu bat aurkitzea
eragin dezakete. Aurrerago, bizitzan garrantzitsua izango dena ikastea ezinbestekoa da, eta
horretan familia sartzea, ikasketako inguruetan eskolako parte-hartzea bultzatzeko eta gizakiekin
harremanak bultzatzen laguntzeko materialak egokitzea ezinbestekoa da.
3. Nerabeak eta helduak:
Garai honetan tratamendu plana komunitateko bizitzarako garrantzitsuenak diren aspektuak lortzera
zuzenduta egon behar du. Adin mentalak zehazten dituen mugak kontuan izanda, ezinbestekoa da
pertsonalizatutako plana une hortako adin kronologikoaren araberakoa izatea. Heldutasuna bizitzako
zatirik luzeena da. Beharrezkoa da autismoaren jakintza eguneratuak dituzten zerbitzuen multzoa
ziurtatzea eta gaitza duten herritarentzat eskuragarriak izatea. Tratamendu planak honakoak izan
behar ditu kontuan:
• Ostatua / laguntza duten etxebizitzak izateko erraztasuna; hala nola, egoitzak, egokitutako
etxebizitzak, ad hoc laguntza.
• Hezkuntza aukerak, esaterako, eguneko zentroak, lan egokiak edota lan integrazioa.
• Pertsonalizatutako etengabeko hezkuntzaren beharra eta komunitateko eguneroko bizitzan
parte hartzeko laguntza.
Autismoa duten pertsonak hazten eta erretirora heltzen diren heinean, laguntzako beharrak ez dira
desagertzen. Adinera egokitutako plana jarraitzea ezinbestekoa da. Bizitza osoan indibidualizazioari,
autonomia pertsonalari, adinera egokitzapenari, trebatzeari, egokitutako heziketa programari,
komunitateko bizitzan partehartzeari, errespetuari eta duintasunari, bezeroaren eta profesionalaren
arteko koordinazioari eta antzerako zerbitzuei eman beharko zaie garrantzia.
Gai garrantzitsuak. Pertsona autisten familiek eta profesionalek tratamentuaren aukera
handiari buruzko kontu ugari irakurtzen eta entzuten dituzte. Oro har, bizi diren tokian metodo
gutxi izango dituzte eskuragarri . Tratamendu eskuragarririk ez duten lotutako nahasketa askok
bezala, hainbat metodo alternatibo izango ditu. Horietako batzuk autismoa duten pertsonentzako
eraginkorrak dira. Beste batzuk kasu bakarrekin edo txosten anekdotikoetan bakarrik funtzionatu
dute. Batzuek ez dituzte kontuan hartzen autismoaren ezaugarriak edo horien aurka egiten dute;
adibidez, autismoaren kausa gisa haurraren heziketa desegokia argudiatzen dutenak. Beste batzuek
ez dute irizpide zientifikorik edo ez da zehatza horiek kontuan dituztenik. Hainbatek autismoa
tratatzeko besterik ez dute balio, eta beste batzuk garapenerako edozein arazotarako
gomendagarriak dira. Askotan, komunikabideek eta profesionalek, tratamendu baten ondorio
positiboak gehiegi baloratzen dituzte eta oinarri enpirikoa duten emaitza eza
gutxiesten dute.
Familiei ondokoa bilatzeko gomendatu behar zaie:
•Konbalidatutako eta trebatutako tresnetan oinarritutako diagnosia.
•Etengabeko ebaluazio metodo berritua eskaintzen duten zerbitzuak.
•Proposatutako metodoarekin konparatutako erreferentziak aldizkari zientifikoetan.
Tratamenduaren plana handitu aurretik, familiak jarrera kritikoa izatera bultzatu behar dira.
Familian izan dezakeen arriskua eta eragina kontuan izan behar dute. Familiek autismoa duen ahaidea
bizi den urteetan, hainbat zeregin dituzte. Laguntza izateko zerbitzu batzuk erabili behar dituzte.
Ez dira luxu bat, ohiko neurriak baizik, eta horiek izatera eskubide osoa dute. Zoritxarrez,
Europako familia gutxik dute hurrengo zerbitzu minimoak izateko aukera:
• informazioa, espezializatutako zerbitzuen erreferentzia eta gurasoen elkarteak.
• trukean oinarritutako aholkularitza praktikoa.
• laguntza ekonomiko egokia.
• egokitutako aisialdiko aukerak.
• laguntza etxean; esaterako, zaintzaileak.
• epe motzeko / aste bukaeretako ostatuak edo instalazioak.
• aholkularitza legala.
• krisietan eta normaltasun garaietan baliabideak eta zebitzuak.
Zerbitzuak beharrezkoak dira, baina ez nahikoak. Komunitateko bizilagunek autismoa duten pertsonenganako eta horien familienganako duten jarrera oso garrantzitsua da. Eskubideak Autismoa duten Pertsonen Eskubideen Gutunean zehazten dira, autoritateek onartu behar dituzte, sistemak baliabideak erraz ditzan. Familiak komunitateko kide baliotsu gisa sentitu behar dira. Komunitateak laguntza eman beharko luke, autismoak planteatzen dituen zailtasunei aurre egiteko. Gizarteak familiek duten paper garrantzitsua kontuan izan behar du, eta era arduratsuan lagundu behar ditu. Guztiek dugu gizarte solidario baten beharra, autismoa duten pertsonak herritar osoak izateko helbururantz doana, horien ezaugarriei mesede egiten diena, horien desberdintasuna eta partekatzen dugun munduara egiten duten kontribuzioa onartzen duena.