EUSKO JAURLARITZAKO HEZIKETA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

GAUTENAk kudeatzen duen Heziketa Zerbitzua finantzatzen du. Hitzarmen horren ondorioz, Gipuzkoan 14 ikasgela egonkor daude. www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA

FEuskadiko osasun sare publikoko profesionalek tratatutako kasu guztiak jasotzen dituen Laguntza Psikiatrikoaren Programa finantziatzen du. www.osanet.euskadi.net

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE POLITIKARAKO DEPARTAMENTUA

Etxebizitza zerbitzuen, eguneko zentroen, opor programaren bitartez, adin nagusikoentzat progamak finantzatzen ditu. www.gizartekintza.net

GIPUZKOAKO UDALAK

Gipuzkoako probintzia osoan jarduten du, eta lan hori hainbat udalen laguntzari esker hobea da. Donostiako Udaleko laguntza nabarmendu behar dugu, beste gauza batzuen artean, proiektu berriak eraikitzeko lursailak eman dizkigulako. www.donostia.org

KUTXA FUNDAZIOA

KUTXAk GAUTENA hasi zenetik laguntzen digu eta beti modu nabarmenean egin du. Egun, Donostiako Udalak emandako lursail batean eta KUTXA Fundazioak osorik finantzatuta, GAUTENAk taldeko etxe berria eraikitzen ari da. Gainera, eguneko zentro berriaren eraikuntzan ere laguntza nabarmena eman du. www.kutxa.net

ONCE FUNDAZIOA

ONCE Fundazioak askotan laguntzen du GAUTENA proiektuak finantzatuz. www.once.es

CAJA MADRID

CAJA MADRIDek askotan laguntzen du GAUTENA proiektuak finantzatuz. www.cajamadrid.es

LA CAIXA

LA CAIXA urte askoan ari da laguntzen GAUTENA proiektuak finantzatuz. www.lacaixa.es