Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu DENUR programa berriz ere martxan dugula. Programa hau HEGALAK Kirol Zentruak eskaintzen duen DOHAINEKO zerbitzua da.

Zerbitzu hau dibertsitate funtzionala edota mugikortasun mugatua duen edozein pertsonari zuzendua dago. Kontxa badiako uretan murgildu ahal izateko, pertsonalizatutako laguntza eskaintzen duen zerbitzua duzue honakoa. Baldintza klimatiko okerrak edota itsaso ezegonkorra egonez gero HEGALAKeko igerilekua erabiltzeko aukera egongo da.

Zerbitzu honetaz gozatu ahal izateko ordua hartzea ezin bestekoa da. Horretarako telefono zenbaki honetara 943 43 36 80 deitu beharko duzue edota info@hegalak.comemailera idatzi.

Aurten uztaila osoa egongo gara eta irailaren lehenengo hamabostaldia. Ordutegia honakoa izango da:

Asteartetik igandera 10:30tatik 13:30tara eta 16tatik 19tara (igandetan goizez bakarrik)

Edozein zalantza izanez gero deitu arestian aipaturiko telefonora edota idatzi emailera..

ANIMATU ZAITEZTE, ZUEN ZAIN GAUDE!!