Eguneko Arreta

EGUNEKO ARRETA

Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonek (AEN), hezkuntzari dagokion aldia bukatu ondoren, gainerako pertsona helduek bezalaxe, lanean hasi behar dute, izan duten prestakuntzaren eta dituzten interesen arabera. Hala eta guztiz ere, pertsona horietako askok zailtasun handiei egin behar diete aurre lan merkatuak eskaintzen dizkien aukeretan hasteko. Horrek, besteak beste, honako faktore hauei erantzuten die: gaitasunik eza duten pertsonek lanean hasteko dituzten zailtasunak, denbora gehiago behar izatea ikasten eta prestatzen jarraitzeko, edo, beste zenbaitetan, besteenganako mendekotasun handia sortzen duten mugak izatea. Pertsona horien beharrei heltzeko asmoz eta helduen bizimoduarekin lotuta dauden alderdietan integratzeko behar dituzten laguntzak errazteko asmoz, GAUTENAk eguneko zentroen zerbitzua du.

  • Nola iritsi zerbitzu hontara?

    AEN duten pertsona helduentzako zerbitzu hau gizarte zerbitzuekin hitzartuta dago. Beren senideak horrelako laguntza behar duela uste duten pertsonek beren herriko Gizarte Zerbitzuko taldearengana jo behar dute edo GAUTENArekin harremanetan jarri behar dute.

    Egokia denean, guk bideratuko dugu eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oinarrizko Zentrora, beharrezko diren laguntzak ebaluatu eta erabaki ahal izateko.

  • Zer lortu nahi dugu zerbitzu honen bidez?

    AEN duten Gipuzkoako pertsona guztiei beharrezkoak dituzten laguntzak ematea da zerbitzu honen helburua, pertsona heldu diren neurrian, garapen osoa lor dezaten erraztu ahal izateko. Nahiz eta lanean hastea garrantzitsua den, badira funtsezkoak diren beste alderdi batzuk ere: garapen pertsonala, komunitatean parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak edo behin hezkuntzari dagokion aldia amaitu denean prestakuntza jarraitzea.

  • Nola funtzionatzen du zerbitzu honek?

    AEN duten pertsona helduek oso talde heterogeneoa osatzen dute, interes, egoera pertsonal eta lagunduak izateko premia oso desberdinak baitituzte.

    Egoera horien ondorioz, kasu gehienetan, laguntza banakoarentzat edo talde oso txikientzat izan ohi da. Zerbitzura jotzen duen pertsona bakoitzak plan pertsonalizatua du; inplikatuta dauden profesionalek eta pertsona horren legezko zaindariek urtero hitzartzen duten eta, ahalik eta neurri handienean, zerbitzua behar duen pertsonaren laguntza duen plan pertsonalizatua, hain zuzen ere.

    Gure xedea bizimodu interesgarria izan dezaten lortzea da, hau da, ezaguera eta poza emango dien esperientzia izan dezaten. Zenbait kasutan, pertsona horiek arlo jakin batean lan egiten dute eta gure eguneko zentroetara etortzen dira ikasteko eta beren bizimodua hobetzeko, dela arlo pertsonalean, dela laneko arloan, dela gizarte arloan. Beste kasu batzuetan, berriz, pertsona horiek eguneko zentroetara etortzen dira, laguntza biziagoa eta espezializatuagoa hartuta, zentroan eta komunitatean jarduerak egiteko –besteak beste, beren ingurunea ezagutzea, kirol eta kultur instalazioak eta beste baliabide batzuk erabiltzea–, gainerako herritarrek duten bizimoduaren parekoa den bizimodua aktiboa izateko asmoarekin. Eguneko zentroetan komunitateetan egin ezin ditzaketen jarduera garrantzitsuak besterik ez ditugu egiten, eta, betiere, ikasteko eta parte hartzeko aukerak sortzea da helburua, beren ongizatea eta bizitza kalitate askiesgarria ziurtatuko duten profesionalen laguntzarekin.

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon