Familientzako Laguntza

FAMILIENTZAKO LAGUNTZA

GAUTENAko Familientzako Laguntza Zerbitzuak eta Elkarte Ekintzak elkarren artean lotutako hiru jarduera-eremu desberdin dituzte. Alde batetik, Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) dituzten eta GAUTENAn parte hartzen duten pertsonentzako laguntza programak garatzea. Bestetik, GAUTENAN artatzen ditugun pertsonen familiei laguntzea. Eta, azkenik, erakundeari berari laguntzea, bereziki GAUTENAk bere ingurunearekin duen harremanari dagokionez.

  • Hartzailea

    Aurreko definizioa kontutan hartuta hurrengo hartzaileak desberdintzen ditugu.:

    1- AEN DUTEN PERTSONAK eta erakundeko beste zerbitzuen partaide direnak edo parte hartu izan dutenak.

    2- AEN duten pertsonen FAMILIAK.

    3- GAUTENARA laguntzeko intentzioarekin gerturatzen diren BOLUNTARIO ETA KOLABORATZAILEAK.

    4- KOMUNITATE-BALIABIDEAK, AEN duten pertsonek gizartean parte hartu ahal izan dezaten.

    5- Gure erakunde bera komunikazio arloan edota masa sozialari dagokionez, besteak beste.

  • Lan arloak

    Familientzako Laguntza Zerbitzua eta Elkarte Ekintzaren lana hiru mailatan banatzen da:

    1- AEN DUEN PERTSONA: behar-premia desberdinak dituzten profiletara iristen programa egokiekin.

    2- FAMILIAK: familien alboan egoten gara laguntza eskaintzen ahalik eta bizitza kalitate hoberena izan dezaten.

    3- GAUTENA ETA INGURUA: erakunde berari laguntza komunikazio arloan, boluntariotzaren parte-hartzean eta gizarte-baliabideekin egiten den lanean.

  • Programak

    PERTSONAK

    Familientzako Laguntza Zerbitzuak AEN duten pertsonei laguntzen diete aisialdian eta beraien ibilbide pertsonaletan, laguntza psikologikoa eta orientazioa emanez.

    1.1. – AISIALDIA – Aisialdi programa

    GAUTENAN laguntzen ditugun pertsonei denbora librean beren gaitasunekin eta aukerekin bat datozen jarduerak egiteko aukera ematen dieten ekintzen multzoa.

    Parte-hartzea era desberdinetan eman daiteke. Batetik, komunitateak, udalak, Foru Aldundiak edota bestelako entitateek antolaturiko jardueretan parte hartu ahal izateko laguntza eskaintzen ditugu. Bestetik, erakunde berak antolatutako ekintzetan parte hartu daiteke.

    Programak GAUTENAko pertsona talde guztien partaidetza aurreikusten du: adina, kokapen geografikoa eta babes-premiak aintzat hartuta.

    1.2. – Laguntza psikologikoa

    Babes-premia mugatuak dituzten pertso-nei zuzendutako programak. Programa hauek pertsonak bizitza zikloko garai desberdinetan dituen babes-premiak balioztatuko ditu laguntza egokiena eskaini ahal izateko.

    HEZIBIDE – Hezkuntza arloa

    DBH-tik aurrera ingurune arruntetan hezkuntza-prozesua gauzatzen duten AENdun pertsonentzako eskola-laguntza eta orientazioa. GAUTENAko Hezkuntza Zerbitzuan parte hartzen ez duten pertsonentzan zuzendua.

    LANALDE – Lan arloa

    Premiak identifikatzea, orientazioa eta laguntza pertsonalizatua lan-munduan sartzeko, bai lan-merkatu arruntean, bai enplegu babestuaren eta okupazionalaren modalitateetan ere.

    FAMILIAK

    2.1. – ONGI ETORRI – Harrera

    Familiari Elkartean sartzen laguntzeko programa.

    2.2. – INFOSENIDE – Informazioa

    Programa honen bitartez GAUTENAk artatzen dituen pertsonen familiei baliabideei, bitartekoei eta abarri buruzko informazioa eta orientazioa ematen zaie, esku-hartze programei etekin handiagoa atera diezaieten.

    2.3.- ELKARBIDE – Elkarrekiko laguntza

    Familiek beraien gaitasunak garatzeko, familia-sistemaren loturak indartzeko eta jarrera indibiduala eta familiartekoa osasungarria, kreatiboa, eraginkorra eta aberasgarria izan dadin lortzeko oinarrizko prestakuntza ematera bideraturiko jarduerak ditugu hauek. Horretaz gain, elkarri laguntza emateko balioko duen topagune bat ere eskaintzen du.

    2.4. – GURASO ESKOLA – Formakuntza

    Hainbat motatako eta hartzailerentzako prestakuntza eskaintza. Guraso Eskolaren programazioak hitzaldiak eta tailerrak bilduko ditu, batez ere, eta eskola-ikasturte osoan zehar gauzatuko da.

    2.5.- ATSEDEN – Aldi baterako egonaldiak

    GAUTENAko familiei arnas uneez gozatzeko aukera emango dieten jarduera multzoa. Familiaren arteko harremanak eta erlazio sozialak indartzeko helburua du, azken batean, familiako egoera orekatu eta bizi kalitatea hobetzeko.
    Aldi berean, parte-hartzaileak beraien beharrei egokitutako aisialdiko jarduerak egin ditzakete.

    2.6.- GERTU – Familiako esku-hartzea

    Programa honen bitartez hezitzaile batek familiarekin lan egiten du semearen/alabaren jarrera arazoei hobeto heltzen laguntzeko, baita haren ohiturak edo errutinak bideratzeko ere.

    ELKARTEA

    3.1. – ZABALTZE – Komunikazioa

    Programa honen helburua familiei eta GAUTENAn artatutako pertsonei behar duten jarduera, baliabide, albiste eta abarrei buruzko informazioa ematea da. Horretarako, hainbat komunikazio-euskarri erabiltzen ditugu:

    – Albiste buletina

    – Mezu zuzenak

    – Web-orrialdea (blog-a, gune pribatua)

    – Sare sozialak (Facebook, Twitter, Instagram, Youtube)

    Horretaz gain, erakundeari buruzko informazioa aldizkariaren eta urteko ekintzen memoriaren bidez ere ezagutu daiteke.

    3.2. – LAGUNTZAILE – Boluntariotza

    Programa honen bitartez boluntarioak atzeman, trebatu eta haien parte-hartzearen eta prestakuntzaren jarraipena egiten da.

    3.3. – INGURU – Inguruarekin harremana

    Programaren helburua gure inguruneko baliabide komunitarioek AEN duten pertsonen beharrei erantzutea lortzea da. Modu honetara jarduera normalizatuetan parte hartu dezaten bilatzen dugu.

Gautenako bazkide bazara eta Familientzako Laguntza zerbitzuarekin kontsulta telematiko bat egin nahi baduzu egin klik hurrengo botoian eta erantzun aurkituko duzun galdetegi laburra. Ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon