Gestioa

GESTIOA

PLAN ESTRATEGIKOA

2016-2019 aldirako Plan Estrategiko honek zuzenduko du gure elkartearen jarduera datozen lau urteetan.

Orain arte, Zuzendaritza Batzordeak eta Zuzendaritza Batzarrak egin izan du plana, baina, oraingoan, horiez gain, familiek eta profesionalek osatutako Foku Taldeak eginiko ekarpena ere hartu nahi dugu kontuan. Azken batean, helburua hausnarketa hori partekatuta egitea izan da; hau da, profesionalek eta familiek lan honetan esku hartzeko modua izatea. Izan ere, horietako batzuk Zuzendaritza Batzarreko kide dira, baina ez beste batzuk.

  • XEDEA

    GAUTENAn honako xede hau dugu:

    Elkartean dugun konpromiso etikoan oinarrituta, laguntza pertsonalaren kudeaketa bultzatzea; hain zuzen ere, Autismoaren Espektroko Nahasmena edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonek eta euren familiek erabateko bizi-kalitatea lortzeko aukera izan dezaten, gizarteratzearen alde egiten duen gizarte honetan.

  • IKUSPEGIA

    Lehen adierazitako kontzeptu-esparrua aintzat hartuta eta ekarpenen zein aurrekarien multzotik abiapuntuta, honako ikuspegi hau zehaztu dugu:

    Erakunde bikaina izan nahi dugu, Autismoaren Espektruaren Nahasmena duten pertsonei eta beraien familiei laguntza eta aukerak ematen dizkion erakunde bezala ezagutua. Lan egiten dugu gure intereseko taldeen konfiantza eta gogobetetasuna lortzeko.

    Pertsonei eta beren gizarte inguruari dagokionez:

    Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonen garapena eta partaidetza, aukera-berdintasuna bultzatuko duen eta herritarren eskubideak erabat asebeteko dituen gizartean ahalik eta bizitza zoriontsuena izan dezaten.

    Laguntza-sistemari dagokionez:

    GAUTENAk laguntza-sistema integrala sustatzeko eta/edo kudeatzeko konpromisoa hartzen du, Autismoaren Espektroko Nahasmena duten pertsonen eta euren familien bizitza-ziklo osoan. Horretarako, zerbitzu orokorrak egokituko dira, eta, beharrezkoa denean, zerbitzu espezializatuak gaitu, hurbiltasuna eta arreta pertsonalizatua oso kontuan izanda.

    Elkartearen beraren dimentsiotan:

    Ekintza guztiak gure balioekin bat etorriz gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu, pertsonen zerbitzura egongo den jardunbide etikoaren bidez eta bikaintasuna lortzeko hobekuntza-esparruan.

  • BALIOAK

    • Duintasuna:

      Duintasunak honako hau biltzen du: pertsonak errespetatzeko betebeharra eta duintasunaren beraren aitortza, eskubideen subjektu diren heinean. Duintasuna eskubideen eta betebeharren funtsezko oinarria da. Duintasunak esan nahi du errespetatzea eta aitortzea gizaki oro dela, izatez, baliotsu, instrumentalizaezin, ekimen autonomorako gauza; eta horrexek ematen dio, hain zuzen, bere gaitasunak behar bezala garatzeko eskubidea.

    • Berdintasuna:

      Pertsona guztiok duintasun berbera dugu. Pertsona guztiok ditugu gure duintasunari loturiko eskubide guztiak –eta dagozkien betebeharrak–, eta, era berean, bakoitzaren ezberdintasunak eta berezitasunak aitortzen dira. Horrenbestez, ezberdintasunak izan badirela ikusita, beharrezkoa da pertsona guztien oinarrizko beharrizanak modu eraginkorrean asetzeko lan egitea, ekimena izateko gaitasunak gara ditzaten eta gizartean nork bere bizitza-proiektuari aurre egiteko beharrezko baldintzak izan ditzaten. Gure jarduera profesionalak helburu jakin bat izan behar du: GAUTENAko erabiltzaileen eta euren familien artean errealitate bihurtzea guztiok dugun duintasun horrek dakarkigun berdintasuna, bizi-baldintzei eta erabakitzeko aukerei dagokienez.

    • Pertsonalizazioa:

      Pertsonak dira gure proiektuaren ardatz. Gure jarduera profesionala erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dago, guztiak pertsonak direla kontuan hartuta, bakoitzaren banako ezaugarriak errespetatuz eta abstrakzio edota kolektibo generiko bateko kide gisa tratatu gabe; premia zehatzak eta bereziak onartuz, eta pertsona bakoitzari erantzun pertsonalak emateko eskubidea bermatuz.

  • LERRO ESTRATEGIKOAK

    • Pertsonak, familiak eta gizartea

      Elkarteak erantzun zabalagoa ematea AEN (eta desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna) duten pertsonei eta euren familiei, eta zerbitzuen eskaintza eta jarduketa-lerroak laguntza-premien profilen arabera dibertsifikatzea, banako laguntza-programen bidez. Halaxe bermatuko da AEN (eta desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna) duten pertsonen eta euren familien bizi-kalitate ahalik eta handiena, betiere etika eta eskubideetan oinarrituta. Era berean, gizartean eragina duten lerroak ezarriko dira, Gipuzkoako gizartean AENren presentzia bermatzeko.

    • Laguntza zerbitzuak:

      Plaza berriak eta laguntza-lerro berriak irekitzea, AEN (eta desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna) duten pertsonen eta euren familien premiei bizitza-ziklo osoan ahalik eta erantzun zabalena ematen zaiela bermatzeko.

    • Antolaketaren garapena:

      Kalitate ereduen aplikazioan, pertsonen kudeaketan, ezagutzaren gestioan eta I+G+B-n sakondu eta aurreratu. Horretarako, inguruko erakundeekin elkarlana bilatzen dugu.

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon