Gestioa – Kalitatea eta berrikuntza

GESTIOA

Kalitate politika eta zuzenbide konpromezua

GAUTENAk, hasieratik, bere zerbitzuetan kalitatea lortzeari garrantzia eman zion. Urteak pasa ahala, helburu hori lortzeko hainbat lan-modu erabili dira.

D1997ko urtarrilaren 1etik, GAUTENAk ISO 9001 arauaren baldintzak bete ditu eta 1998ko otsailetik AENORek ziurtatu izan du. 2000ko otsailean, GAUTENAk Autismo Elkarte Britainiarraren (National Autistic Society) Egiaztagiria jaso zuen, kalitatea egiaztatzeko zuen sistemaren aplikazio-pilotua egin izanagatik. 2002an, GAUTENAk kalitatearen Aipamen Berezia jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren kalitateari buruzko I. Gizartekintza Sarian.

Harrez geroztik, eta interesa duten beste garapen batzuekin batera, GAUTENAk The Council on Quality and Leadership Erakunde estatubatuarrarekin izan du harremana eta bere tresnak erabili ditu; gainera, FEAPSen Kalitate Ereduaren proiektu-pilotua ere aplikatu du.

Azken urteotan, GAUTENAk EFQM eredua aplikatzeari ekin dio eta hala eskuratu zuen Euskalit Fundazioaren (Bikaintasunerako Euskal Fundazioak) Zilarrezko “Q” ziurtagiria 2008ko abenduan.

Halaber, 2008an, GAUTENA Berrikuntzako Euskal Agentziaren (Innobasque) kide da, berrikuntzak, gure esku-hartze esparruan dauden beharrak eta erantzunak aurreikusteko aukera eskainiko digula uste baitugu.

PDFa jeitsi

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon