Zerbitzuak

ZERBITZUAK

Zerbitzu sarea

Gipuzkoan, AEN duten pertsonentzat hurrengo zerbitzu-sarea sortu eta garatu du Gautenak. Sare horrek esku-hartzeko komunitate-ereduaren filosofia du oinarri eta pertsonak gizarteratu daitezen lortzea du helburu.

Leyenda mapa servicios

Hiriak

Zerbitzuak


COLEGIO LA SALLE BERROSPE. AULA ESTABLE

Avda. La Salle, s/n
20140 - ANDOAIN
943-59.05.57

KURTZEBARRI IKASTOLA. AULA ESTABLE

Santa Cruz, 19/n
20550 - ARETXABALETA
943-79.00.49

COLEGIO LA SALLE BEASAIN

Andre Mari Nº2
20200 - BEASAIN
943-88.01.59

CENTRO ASPACE

Igartza Oleta s/n
20200 - BEASAIN
943-88.06.87

GAUTENA

Jardines de Argatxa, s/n
20600 - EIBAR
943-702116

MOGEL ISASI. AULA ESTABLE

C/ Isasi, 37
20600 - EIBAR
943-20.30.94

PARROQUIA SAN PIO X

C/ Egituren-Tarren 22
20600 - EIBAR

IKASTOLA ELGOIBAR. AULA ESTABLE

Ermuaran Bide, 7
20870 – ELGOIBAR
943-74.84.35

COLEGIO HIJAS DE LA CRUZ. AULA ESTABLE

Fraxkueneko Murrua, 1
20280 - HONDARRIBIA
943-64.10.36

COLEGIO LA SALLE - IRUN. AULA ESTABLE

Av. Elizacho, 14
20303 - IRUN
943-62.84.11

GAUTENA

Pº de Arrasate, 1-bajo
20500 – ARRASATE
943-797143

IKASTOLA LANGAITZ. AULA ESTABLE

San Marcos, s/n, Apdo. 186
20100 - RENTERIA
943-34.16.45

CAD Rentería

Tulle Nº2
20100 - RENTERIA
943-52.98.53

ORIAMENDI ETXEA

Paseo Juan Abelino Barriola, 156
Parque de Miramón
20009 - SAN SEBASTIAN
943-30.81.29

GOIZALDE

Antonio Valverde, 15
20014 - SAN SEBASTIAN
943-30.95.59

TXARA-1

Pº de Zarategi, 100
20015 - SAN SEBASTIAN
943-24.56.02

PISO TUTELADO

Pº de Zarategi, 90-1º Izda. y Dcha.
20015 - SAN SEBASTIAN
943-28.23.89

GAUTENA - BERIO

Isidro Ansorena 59-61
20018 - SAN SEBASTIAN
943-22.57.02

CENTRO AZKARATE ENEA

Francisco López Alen, 4
20009 - SAN SEBASTIAN
943-21.53.44

CENTRO ORIAMENDI

Paseo Juan Abelino Barriola, 156
Parque de Miramón
20009 - SAN SEBASTIAN
943-30.84.07

CENTRO ARTOLAMENDI

Isidro Ansorena, s/n
20018 - SAN SEBASTIAN
943-31.38.83

CENTRO AZKARATE ENEA

C/ Francisco López Alen, 4
20009 - SAN SEBASTIAN
943-21.53.44

COLEGIO EL CARMELO. AULA ESTABLE

Pº Zorroaga, 8
20011 - SAN SEBASTIAN
943-45.66.00

COLEGIO SAN IGNACIO. AULA ESTABLE

Calzada Vieja, 26
20015 - SAN SEBASTIAN
943-28.95.00

COLEGIO COMPAÑIA DE MARIA. AULA ESTABLE

Alto de San Bartolomé
20007 - SAN SEBASTIAN
943-46.26.66

COLEGIO LA SALLE. AULA ESTABLE

Bº de Loyola, s/n
20014 - SAN SEBASTIAN
943-45.44.00

HARRI BERRI – OLETA IKASTETXEA. AULA ESTABLE

Camino Darieta, 18
20017 – SAN SEBASTIÁN
943-35.35.92

INTXAURRONDO IKASTOLA. AULA ESTABLE

Zarategi pasealekua, 48
20015 – SAN SEBASTIAN
943-28.51.10

COLEGIO LA SALLE SAN JOSE. AULA ESTABLE

La Salle kalea, 2
20800 - ZARAUTZ
943-13.00.60

ATZEGI

C/ZUBEROA, 8
20800 - ZARAUTZ

ZERBITZUAK

Diagnostiko eta tratamendua

Autismoaren espektroaren nahasmendua diagnostikatuta duten pertsonak artatzeko plan pertsonalizatua egiten du GAUTENAk. Plan pertsonalizatu hori elkarteko mediku-psikologoetako batek koordinatzen du.

Mediku-psikologo talde espezializatu horrek, lehendabizi, diagnostikoa egiten du –egun, haurtzaroan egin ohi da, goiz–, eta, ondoren, plan bat prestatzen du; haurrarekin harremana maiz duten guztiak inplikatuko dituen plana, hain zuzen ere.

Plan hori gauzatzeko, banako saioak egiten dira, batez ere, komunikatzeko eta harremanak izateko dituzten zailtasunak ukitzeko. Saio horietan senideek parte hartzen dute, modu batean edo bestean. Hartara, haurrak inguruan dituen arlo guztietan ezarri beharko diren estrategiak finkatzeko eta hitzartzeko balioko dute saio horiek. Horrez gain, zaharragoak diren pertsonekin, talde terapia egiten dugu. Gizarte, komunikazio eta egokitze gaitasunak bultzatzea da talde terapia horien helburua. Beste alde batetik, beharrezkoa den kasuetan, sendagai psikotropikoak erabiltzen ditugu, sendabiderako osagarri gisa.

  • Nola iritsi zerbitzu hau?

    Senideetako batek TEA duelako susmoa duen edozein familiak pediatrarekin hitz egin behar du lehendabizi. Ondoren, OSAKIDETZAk duen laguntza sareko psikologoek, psikiatrek eta neurologoek, TEAk dituen sintomekin bat datozen sintomak dituela egiaztatu ondoren, GAUTENAra bideratuko dute familia hori, diagnostikoa egin eta sendabidea ezar dezagun.

  • Zer lortu nahi dugu zerbitzu honen bidez?

    Diagnostiko klinikoa oso garrantzitsua da, eta TEA duen pertsonaren soslai psikologikoaren azterketa osagarri du. Soslai psikologikoa aztertzeak indarguneak eta hobetu beharreko guneak zehazteko bidea ematen digu.

    TEA duten gaixoek sortutako zailtasunak gutxitu eta garapen pertsonala sustatu nahi ditugu sendabidearen bidez. Haur horiek ingurunera egokitzea baldintzatuko duten oinarriak ezartzean, beren gaitasunak garatuko ditugu, inguruan dituzten pertsonen laguntza erabakigarriarekin batera, eta xedea modu progresiboan autonomia eta bizitza kalitatea handitzen joatea izango da

  • Nola funtzionatzen du zerbitzu honek?

    Familiarekin batera egiten den programa indibidualizatu baten barnean dauden ekintza terapeutikoak diseinatzen dituzte GAUTENAko taldeko psikiatrek eta psikologoek. Pertsonarengan arreta jartzeaz gainera, pertsona horiekin bizi direnei eta, batik bat, eskolari aholku eta laguntza ematen diegu, hori horrela eginda gaixoak dituen premiei modu koherentean erantzungo zaiela eta egunero sortzen diren aukera naturalei etekin aterako diegula ziurtatzen baitugu. Artatu beharreko pertsonak dituen beharren arabera, OSAKIDETZArekin hitzartuta dagoen sendabide horren maiztasuna eta intentsitatea familia bakoitzarekin hitzartzen dira. Beste osasun, hezkuntza edo gizarte baliabide batzuk erabili behar direnean, beharrezko diren administrazio prozesuak eginez, mediku-psikologo taldeak kudeatzen du horiek iritsi ahal izatea.

Hezkuntza

Autismoaren espektroa nahasita duten ikasleek (TEA) dituzten gaitasunik ezak berdinduko dituen eta dituzten gaitasunak ahalik eta gehiena garatuko dituen heziketa izan behar dute. Izan ere, arazo larri hauek artatzeko egun dugun tresna nagusia heziketa espezializatua da. Haurtzaroan eta gaztaroan, TEA duten pertsonak hain desberdinak izateak hautabide desberdinak izatea eskatzen du, ikasle horiek dituzten heziketa premia berezietara askiesgarriki egokitzen diren hautabideak, hain zuzen ere. Izan ere, GAUTENAk ikuspegi hori du kontuan izanda gauzatzen du hezkuntza zerbitzua, laguntzeko baliabide hezigarriek osatzen duten sare baten zati den zerbitzua.

  • Nola iritsi zerbitzu hau?

    Heziketa behar bereziak artatzeko zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin hitzartua dugu. Ondorioz, hezkuntzaren arloko prestakuntza eta berrikuntzari buruz aholku ematen duten zonako taldeek, Berritzeguneak, izeneko taldeek, erabakitzen dute zein laguntza behar duen ikasle bakoitzak eta konponbide egokia baimentzen dute, familiarekin eta gurekin adostu ondoren.

  • Nola iritsi zerbitzu hau?

    Heziketa behar bereziak artatzeko zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin hitzartua dugu. Ondorioz, hezkuntzaren arloko prestakuntza eta berrikuntzari buruz aholku ematen duten zonako taldeek, Berritzeguneak, izeneko taldeek, erabakitzen dute zein laguntza behar duen ikasle bakoitzak eta konponbide egokia baimentzen dute, familiarekin eta gurekin adostu ondoren.

  • Zer lortu nahi dugu zerbitzu honen bidez?

    TEA duten Gipuzkoako ikasle guztiek beren premietarako egokiena den heziketa izan dezaten lortu nahi dugu.

    MTEA duten ikasle askok ohiko hezkuntza sistemari egin ahal zaizkion egokitzeak baliatzen dituzte; beste batzuentzat, berriz, orain dela ia 25 urte, taldeko egokitze adierazgarria sortu zuen GAUTENAk, gela egonkor izenekoa, hain zuzen ere.

    Izenak berak adierazten duen moduan, inguruaren eta hezitzen dituzten langileen egonkortasuna eta beharrezko dituzten baliabideen koordinatze egonkorra eskaintzen zaizkie ikasle horiei. Ohiko ikasketa plana egokitzea nahikoa ez duten ikasleek edo ikasketa plan horren zati txiki bat jarrai dezaketenek parte hartzen dute gela egonkor hauetan, plan horren zati bat bakarrik jarraitzen dutenentzat hartutako heziketak funtzionaltasuna galtzen baitu heldu bihurtzen direnean.

    Gure gela egonkor guztiak irekiak dira eta ikastetxe arruntetan daude, ahalik eta gutxiena mugatzen duen inguru batean eta etxetik ahalik eta gertuena hez daitezen baitugu irizpide eta horri eutsi nahi baitiogu. Ikasle bakoitzak bere programa du laguntza jasotzeko. Programa hori urtero egiten dute kasuan parte hartzen duten profesionalek eta familiak berak. Ikasketa planaren alderdi akademikoenak – matematika, irakurketa-idazketa, lur ingurunea… – eta bakoitzaren gaitasunak garatzeko funtsezkoak diren beste alderdi batzuk – komunikazioa, nork bere burua zaintzeko trebetasunak, nork bere burua zuzentzen ikastea, gizarte trebetasunak… – biltzen dira programa horretan. Ikasleen adin kronologikoa kontuan hartuta eta adin horretarako egokiak diren edukiak egokituta egiten dugu lan; esate baterako, heldu izatera igarotzen direnerako hainbat arlo garrantzitsu lantzen ditugu gazteekin, hala nola, autonomia, lanean hastea, afektibitate eta sexu harremanak, etxeko lanak…

    Gela egonkor horietan hiru eta sei ikasle artean daude, eta horiekin batera irakasle bat, hezitzaile bat eta egunaren une batzuetan laguntzen dieten bi zaintzaile. Profesional horiek guztiak espezialistak dira TEA duten ikasleen heziketan eta gure mediku-psikologo taldeak eta GAUTENAren hezkuntza zerbitzuaz arduratzen den pedagogo batek laguntzen die.

    Adin guztiak garrantzitsuak badira ere, bi nabarmendu nahiko genituzke: haurraren lehendabiziko urteak, etorkizunean izan dezaketen eragina dela-eta, eta gaztaroa, lanerako bidea egiten lagundu behar baitiegu, bai eguneko zentroen bidez, bai lanerako edo lagundutako lanerako zentro berezien bidez. Gipuzkoan, gure ikasleek 20 urte izan arte har dezakete heziketa espezializatua.

Eguneko arreta

Autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (TEA), hezkuntzari dagokion aldia bukatu ondoren, gainerako pertsona helduek bezalaxe, lanean hasi behar dute, izan duten prestakuntzaren eta dituzten interesen arabera. Hala eta guztiz ere, pertsona horietako askok zailtasun handiei egin behar diete aurre lan merkatuak eskaintzen dizkien aukeretan hasteko. Horrek, besteak beste, honako faktore hauei erantzuten die: gaitasunik eza duten pertsonek lanean hasteko dituzten zailtasunak, denbora gehiago behar izatea ikasten eta prestatzen jarraitzeko, edo, beste zenbaitetan, besteenganako mendekotasun handia sortzen duten mugak izatea. Pertsona horien beharrei heltzeko asmoz eta helduen bizimoduarekin lotuta dauden alderdietan integratzeko behar dituzten laguntzak errazteko asmoz, GAUTENAk eguneko zentroen zerbitzua du.

  • Nola iritsi zerbitzu hau?

    TEA duten pertsona helduentzako zerbitzu hau gizarte zerbitzuekin hitzartuta dago. Beren senideak horrelako laguntza behar duela uste duten pertsonek beren herriko Gizarte Zerbitzuko taldearengana jo behar dute edo GAUTENArekin harremanetan jarri behar dute.

    Egokia denean, guk bideratuko dugu eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oinarrizko Zentrora, beharrezko diren laguntzak ebaluatu eta erabaki ahal izateko.

  • Zer lortu nahi dugu zerbitzu honen bidez?

    TEA duten Gipuzkoako pertsona guztiei beharrezkoak dituzten laguntzak ematea da zerbitzu honen helburua, pertsona heldu diren neurrian, garapen osoa lor dezaten erraztu ahal izateko. Nahiz eta lanean hastea garrantzitsua den, badira funtsezkoak diren beste alderdi batzuk ere: garapen pertsonala, komunitatean parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak edo behin hezkuntzari dagokion aldia amaitu denean prestakuntza jarraitzea.

  • Nola funtzionatzen du zerbitzu honek?

    TEA duten pertsona helduek oso talde heterogeneoa osatzen dute, interes, egoera pertsonal eta lagunduak izateko premia oso desberdinak baitituzte.

    Egoera horien ondorioz, kasu gehienetan, laguntza banakoarentzat edo talde oso txikientzat izan ohi da. Zerbitzura jotzen duen pertsona bakoitzak plan pertsonalizatua du; inplikatuta dauden profesionalek eta pertsona horren legezko zaindariek urtero hitzartzen duten eta, ahalik eta neurri handienean, zerbitzua behar duen pertsonaren laguntza duen plan pertsonalizatua, hain zuzen ere.

    Gure xedea bizimodu interesgarria izan dezaten lortzea da, hau da, ezaguera eta poza emango dien esperientzia izan dezaten. Zenbait kasutan, pertsona horiek arlo jakin batean lan egiten dute eta gure eguneko zentroetara etortzen dira ikasteko eta beren bizimodua hobetzeko, dela arlo pertsonalean, dela laneko arloan, dela gizarte arloan. Beste kasu batzuetan, berriz, pertsona horiek eguneko zentroetara etortzen dira, laguntza biziagoa eta espezializatuagoa hartuta, zentroan eta komunitatean jarduerak egiteko –besteak beste, beren ingurunea ezagutzea, kirol eta kultur instalazioak eta beste baliabide batzuk erabiltzea–, gainerako herritarrek duten bizimoduaren parekoa den bizimodua aktiboa izateko asmoarekin. Eguneko zentroetan komunitateetan egin ezin ditzaketen jarduera garrantzitsuak besterik ez ditugu egiten, eta, betiere, ikasteko eta parte hartzeko aukerak sortzea da helburua, beren ongizatea eta bizitza kalitate askiesgarria ziurtatuko duten profesionalen laguntzarekin.

Etxebizitza

Autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (TEA), gainerako pertsonek bezalaxe, bizimodu normalizatua egiteko aukera emango dien etxebizitza bat iristeko eskubidea dute. Hori lortzeko, laguntza bereziak behar izatean eta, hartara, bizitza osoan komunitatean egon ahal izatean datza gainerako pertsonenganako duten desberdintasuna. Alderdi hori beren senideen kezka handienetako bat da, etorkizunari begira segurtasuna lortu nahi baitute. Behar horiei erantzuteko, GAUTENAk komunitateko etxebizitza zerbitzua ematen du.

  • Nola iritsi zerbitzu hau?

    Komunitate etxebizitzak gizarte zerbitzuekin hitzartuta daude. Senideak horrelako zerbitzu bat behar duela edo epe labur edo ertainean beharko duela uste duten pertsonek, lehendabizi, GAUTENAra jo behar dute, dituzten beharrei buruzko informazioa izan dezagun, eta ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Programa Zerbitzura. Foru Aldundiaren taldeak, gurekin bat eginda, pertsona bakoitzak zein laguntza behar duen erabaki eta konponbide egokia baimentzen du.

  • Zer lortu nahi dugu zerbitzu honen bidez?

    Autismoaren espektroa nahasita duten Gipuzkoako pertsona guztiak, gu guztiak bezalaxe, etxeetan bizi daitezela ziurtatu nahi dugu. Etxebizitza bizitzaren giltzetako bat izan ohi da eta TEA duten pertsona gehienak ezin dira ongi moldatu gainbegiratzen ez den etxe batean. Baina badakigu nola lagundu eta urteak daramatzagu hori egiten, hain zuzen ere, dituzten laguntza bereziei esker, kalitateko bizimodua dutela ziurtatzen. Autismoaren gaian ongi prestatuta dauden profesionalak ditugu eta pertsonaren legezko zaindariekin urtero hitzartzen den laguntzeko plan indibidualizatu bat egiten dugu, inplikatuta dagoen pertsonak ahal duen neurri handienean laguntzen duen plan indibidualizatua, hain zuzen ere.

  • Nola funtzionatzen du zerbitzu honek?

    GAUTENAk laguntzen duen taldean askotariko jendea dugu, bizitza proiektu, baldintza eta premia desberdinak dituen jendea. Hori dela-eta, ahal dugun neurrian, gure laguntza pertsonalizatzen saiatzen gara. Urteek aurrera egin ahala, elkarrekin bizi diren talde desberdinak finkatzea lortzen ari gara.

    Etxe batzuetan zaharragoak diren pertsonak bizi dira; beste batzuetan, berriz, gazteagoak direnak. Taldearen tamaina aldatu egin daiteke, eta zenbait etxe edo etxebizitza gure auzoetako leku lasaiagoetan daude, eta beste pertsona batzuentzat, berriz, hirigunean dauden eta aktiboagoak diren lekuetan dauden bizilekuak ditugu. Aukeran baliabide mordoa edukitzeak proposatzen ditugun konponbideak gero eta hobeto indibidualizatzeko gaitasuna hobetzeko bidea ematen digu. Hartara, pertsona bakoitzak bizitzeko duen era gauzatu dezan errazten dugu.

    Gure etxe guztietan bizi direnak goizean lanera edo dena delako iharduera egitera irteten dira, eta lanaldia edo jarduera amaitzen dutenean itzultzen dira. Gure langileen laguntzarekin eta komunitateko gainerako kideekin, etxebizitza bat aurrera ateratzeak dakartzan zeregin arruntak egiten laguntzen diegu: erosketak egitea, etxea eta arropa zaintzea, janaria prestatzea, besteekin harremanak izatea, hautatzen ikastea, barrukotasuna izatea, atsegin dituzten gauzez edo astialdiaz gozatzea. Beren etxeak, elkarrekin bizitzeko duten etxebizitzak, leku garrantzitsua hartzen du beren bizimoduan eta esparru horretan baliabide onak izatea funtsezkoa da denontzat

Aisia eta denbora librea

Autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (TEA), gainerako pertsonek bezalaxe, astialdia modu funtzionalean eta sormenezkoan bete behar dute, gogoko dituzten jarduerak ingurune normalizatuetan eginez. GAUTENAk, eta modu berezian TEA duten pertsonek izan ohi dituzten mugak direla-eta, beti garrantzi handia eman izan dio alderdi honi, pertsona modu osoan garatzeko eta bere ongizaterako funtsezkoa dela uste baitu.

  • Nola iritsi zerbitzu hau?

    Astialdi zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuekin eta gazteriari eta kirolari dagozkien zerbitzuekin hitzartuta dago.

    Dena den, antolatzen ditugun astialdi jardueretan parte hartzeko, behar-beharrezkoa da bazkide kuota ordaintzea. Bazkide sari hori eskuragarria izan ohi da familia guztientzat.

    Beren senidearentzat interesgarriak izan daitezkeen jarduerei buruzko informazioa helarazten die GAUTENAk familiei, egiten ditugun kanpainen bidez (oporretan joatea, udalekuak, eskolaz kanpoko jarduerak…). Horrez gain, komunitateko beste baliabide batzuek proposatzen duten laguntzeko eta argibideak emateko edozein eskaera gogoz hartzen dugu.

  • Zer lortu nahi dugu zerbitzu honen bidez?

    TEA duen pertsonak komunitateak eskaintzen dituen programetan parte har dezan saiatzen gara. Horretarako, egokitze bereziak behar dituzten pertsonak hartuko dituen jarduera eskaintza bultzatzen dugu eta guk aholku eta laguntza ematen diegu parte-hartzea askiesgarria izan dadin. Beste alde batetik, GAUTENAk barnean astialdiko jarduera batzuk eskaintzen ditu eskaintza nagusia osatzeko, eta, hartara, mendekotasun handia duten pertsonek astialdiaz gozatzeko bidea ematen du.

  • Nola funtzionatzen du zerbitzu honek?

    Astialdi zerbitzuan oso pertsona ezberdinek parte hartzen dute, bai adinari, bai interesei eta bai ezaugarriei dagokienez. Hori dela-eta, alderdi horietara egokitu eta askotarikotu egin behar dugu gure eskaintza. Gure bazkideek komunitateak berak antolatzen dituen jardueretan parte har dezaten sustatzen lan handia egiten du zerbitzuak; Foru Aldundiak, udalek, erlijio erakundeek, astialdi taldeek, eskolek eta abar antolatzen dituzten jardueretan, hain zuzen ere.

    TEA duen pertsonak laguntza behar badu parte-hartzea askiesgarria izan dadin, antolatzen duen taldeak aldez aurretik hori kontuan izan dezan ahalegintzen gara. Gainera, banakako laguntza hori egingo duten pertsonak aurkitzen eta prestatzen laguntzen dugu. Beste alde batetik, GAUTENAk jarduera mordoa du TEA duten pertsonentzat. Jarduera horiek ikasturte osoan eta oporretako garaian egin ohi ditugu. Ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduerak izan ohi dira: kirol jarduerak, igeriketa, asteburuko taldeak…

    Aste Santuko, Eguberrietako eta udako oporretan, berriz, jolas jarduerak egin ohi ditugu: kanpamentuak, egonaldi laburrak, eguneko udalekuak, ibilaldiak… Jarduera hauetan parte hartzeko kontuan izaten ditugu beti parte-hartzailearen adina eta beharrak. Jarduera horietatik asko BOLUNTARIOEN lanari esker ateratzen dira aurrera. Astialdi zerbitzuak hartzen ditu GAUTENAren zerbitzuetan parte hartzen duten boluntarioak eta jarraipena egiten die horiei.

Familientzako laguntza zerbitzua

GAUTENAko Familientzako Laguntza Zerbitzuak eta Elkarte Ekintzak elkarren artean lotutako hiru jarduera-eremu desberdin dituzte. Alde batetik, Autismoaren Espektroko Nahasmenak (AEN) dituzten eta GAUTENAn parte hartzen duten pertsonentzako laguntza programak garatzea. Bestetik, GAUTENAN artatzen ditugun pertsonen familiei laguntzea.
Eta, azkenik, erakundeari berari laguntzea, bereziki GAUTENAk bere ingurunearekin duen harremanari dagokionez.

  • ¿Cómo se accede a este servicio?

    Desde el momento en que una persona viene a ser atendida en cualquiera de nuestros servicios, se invita a que su familia acceda al servicio de apoyo a familias en las actividades que sean apropiadas para ella. Así mismo, toda familia que participa en cualquiera de nuestros programas tiene derecho a ser socio de la asociación, lo que conlleva tener unos derechos y unas obligaciones. La familia o los profesionales de GAUTENA, pueden alertar sobre la necesidad de considerar determinados apoyos. Es, obviamente, la familia quien debe formalizar su solicitud y su decisión nunca es cuestionada por los profesionales. Nadie debe juzgar las necesidades de apoyo percibidas por otra persona. Las familias y las personas con TEA tienen intereses, condiciones personales y necesidades de apoyo muy diferentes y, por tanto, los apoyos, en muchos casos, deban ser individuales o en grupos muy reducidos. En todo caso, respetamos la individualidad de cada familia.

  • Zer lortu nahi dugu zerbitzu honen bidez?

    TEA duen pertsonak komunitateak eskaintzen dituen programetan parte har dezan saiatzen gara. Horretarako, egokitze bereziak behar dituzten pertsonak hartuko dituen jarduera eskaintza bultzatzen dugu eta guk aholku eta laguntza ematen diegu parte-hartzea askiesgarria izan dadin. Beste alde batetik, GAUTENAk barnean astialdiko jarduera batzuk eskaintzen ditu eskaintza nagusia osatzeko, eta, hartara, mendekotasun handia duten pertsonek astialdiaz gozatzeko bidea ematen du.

  • ¿Cómo funciona este servicio?

    Astialdi zerbitzuan oso pertsona ezberdinek parte hartzen dute, bai adinari, bai interesei eta bai ezaugarriei dagokienez. Hori dela-eta, alderdi horietara egokitu eta askotarikotu egin behar dugu gure eskaintza. Gure bazkideek komunitateak berak antolatzen dituen jardueretan parte har dezaten sustatzen lan handia egiten du zerbitzuak; Foru Aldundiak, udalek, erlijio erakundeek, astialdi taldeek, eskolek eta abar antolatzen dituzten jardueretan, hain zuzen ere.

    TEA duen pertsonak laguntza behar badu parte-hartzea askiesgarria izan dadin, antolatzen duen taldeak aldez aurretik hori kontuan izan dezan ahalegintzen gara. Gainera, banakako laguntza hori egingo duten pertsonak aurkitzen eta prestatzen laguntzen dugu. Beste alde batetik, GAUTENAk jarduera mordoa du TEA duten pertsonentzat. Jarduera horiek ikasturte osoan eta oporretako garaian egin ohi ditugu. Ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduerak izan ohi dira: kirol jarduerak, igeriketa, asteburuko taldeak…

    Aste Santuko, Eguberrietako eta udako oporretan, berriz, jolas jarduerak egin ohi ditugu: kanpamentuak, egonaldi laburrak, eguneko udalekuak, ibilaldiak… Jarduera hauetan parte hartzeko kontuan izaten ditugu beti parte-hartzailearen adina eta beharrak. Jarduera horietatik asko BOLUNTARIOEN lanari esker ateratzen dira aurrera. Astialdi zerbitzuak hartzen ditu GAUTENAren zerbitzuetan parte hartzen duten boluntarioak eta jarraipena egiten die horiei.

Deskonektapp Autismoa duten pertsonen laguntzarekin sortutako lehenengo aplikazioa mugikorraren erabilpen arduratsu bat bultzatzeko

Laister