
GAUTENA gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da. Autismoaren espektroko nahasketak eta familien eta besteen laguntza behar duten beste ezintasun intelektualak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, espezializatutako zerbitzuak garatzen eta aplikatzen ditu, hala, beharrei erantzun integrala eta pertsonalizatua ematen die. Pertsona horien gizarteratzea bultzatzeko, gizartea sentsibilizatzen saiatzen da.
GAUTENAk Gipuzkoan lan egiten duen gurasoen elkartea da, Administrazio Publikoarekin harremanetan dago eta osasun, heziketa eta gizarte zerbitzuak erabiltzen ditu.