NOLA IRITSI GURE ZERBITZUAK?

TEA duen kideren bat duten familiak bazkide egin daitezke GAUTENAn.

Bikoiztasunak saihesteko eta, herritar guztientzat diren baliabideak direnez, koordinatzeko asmoz, herri agentziek gure zerbitzuetan parte hartzea iraz dezaten eskatzen dugu, azken batean, beraiek ordaintzen baitute sortzen diren kostuen %90 baino gehiago.

Osasun zerbitzuek –buruko osasuneko eta haur neurologiako komunitateko taldeak–, hezkuntzaren arloko prestakuntza eta berrikuntzari buruz aholku emateko zonako taldeek – BERRITZEGUNEAK izeneko taldeek– eta gizarte zerbitzuetako taldeek bidal diezazkigukete artatu beharreko kasuak. Erakunde horientzat, hirugarren baliabidea gara; TEA duten kasuetan oso espezialista onak, hain zuzen ere.

Guri buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu, idatz iezaguzu mezu elektroniko bat info@gautena.org helbidera edo dei ezazu 943 215344 telefono zenbakira. Interneteko http://www.gautena.org helbidean ere autismoari eta gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago duzu.