NOLA FUNTZIONATZEN DUTE GURE ZERBITZUEK?.

TEA duten pertsonek askotariko taldea osatzen dute, eta gehienek mendekotasun handia izan ohi dute. Heterogeneotasun horren ondorioz, gure erantzunak beti indibidualizatuak dira, pertsonarengan, dituen beharretan eta bere ikuspegian eta bizitzan duen helburuan arreta jartzen duten programetan oinarri hartuz.

TEA duten pertsonak, oraingoz, ez dira sendatzen. Hori dela-eta, funtsezkoa iruditzen zaigu mundu osoan ikerketa biomedikuan egiten diren ahaleginetan parte hartzea eta berrikuntza sare aurreratuenaren kide izan nahi dugu. Jakitearen mugan egoteko eta Gipuzkoako familiei azken aurrerapenak, egiten doazen neurrian, gerturatzeko itxaropena dugu.

TEA duten pertsonen elkarteek autonomietan, Estatuan eta Europan osatzen duten ehunduraren kide gara eta Gipuzkoan 1978. urteaz geroztik lortu ditugun baliabideak beste leku batzuetan garatzen laguntzea oso ontzat jotzen dugu.

TEA duten pertsonak ezin “sendatzeak” ez du esan nahi ez dakigunik horiek artatzen. Zientziaren aurrerapenek eta gizartearen erantzunak kalitate handiko erantzuna ematea ahalbidetzen du –gure kasuan ISO 9001 Arauan izena emanda dagoen TEAko Europako lehendabiziko ekimen gisa egoteak bermatzen duen erantzuna– eta bai laguntza hartzen duten pertsonak komunitateko programa batean mantentzea, lortu nahi dugun gizartearen isla gisa.

Guri buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu, idatz iezaguzu mezu elektroniko bat info@gautena.org helbidera edo dei ezazu 943 215344 telefono zenbakira. Interneteko http://www.gautena.org helbidean ere autismoari eta gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago duzu.