
TEA duten Gipuzkoako pertsonek izan ohi dituzten beharrei modu osoan eta, ahal izanez gero, bizitza osoan erantzuten saiatzen gara, bai behar klinikoei, bai hezkuntzaren arlokoei, bai astialdikoei, bai lanekoei eta bai etxebizitzari dagozkionei ere.
Pertsona horientzat eta beren familientzat bizitza kalitate ona lortu nahi dugu. Hori dela-eta, senideentzat, esate baterako, sostengu programak, egonaldi laburrak eta etxeko arreta zerbitzua ditugu.
Gure zerbitzuak hartzen dituzten pertsonak, zerbitzu horiek ordaintzen dituzten herri erakundeak eta, oro har, Gipuzkoako gizarte osoa askietsita egon daitezen lortu nahi dugu. Gure lehen helburua gizarte hobea lortzea da; gaitasunik eza duten pertsona guztiak, bai eta TEA duten gaixoak ere, ongi hartuko eta lagunduko dituen gizartea, hain zuzen ere.