
GAUTENA autismoa duten Gipuzkoako pertsonentzat eta horien familientzat zerbitzuen promozioa eta garapena batzen saiatu da beti, eta gure jarduerak besteenekin konparatu ditugu hori egin ahal izateko. Ateak zabaltzeko gure politikaren eraginez, Espainiako eta Europako elkarte askoren bisitak izaten ditugu, eta horiekin lan egiteko era partekatzen dugu. Gainera, hitzarmen batzuen bitartez, profesionalen, bekadunen, praktiketan dauden ikasleen edo gure langileak beste programa batzuetakoekin txandatzen ditugu. Ekimen horiekin sektorea aberasteko jakintza handitzen dugu.
Era berean, ahal dugun neurrian, ekimen interesgarrietan parte hartu dugu: Bartzelonako San Juan de Dios ospitalarekin, eta Gipuzkoako Aspace eta Atzegirekin, Haizea-Llevant azterketa egin dugu; ASILESP Europako alorrean, teknologia berrietan oinarritutako laguntza programen garapena, edo EDUCAUTISME proiektuaren barruan autisten heziketarako nazioarteko materialak egitea. Autismoaren diagnosirako DSM-IV irizpideak osatu zituen Estatu Batuetako Psikiatriaren Elkarteko esparruko ikerketan laguntzen dugu, aukeratutako Europako lau progrematako bat bezala.

Orain dela gutxi, Policlínica Gipuzkoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuaren funtsekin, autismoa izateko sustzeptibilitate genetikoari buruzko ikerketa hasi dugu. Horretarako, gure teknikariek ikerketa klinikorako hainbat tresna (ADI-R, ADOS-G) eta Erresuma Batuko Oxford unibertsitatearekin lotzen gaituzten beste batzuk (FHI) hobetu dituzte. Urteak dira tratamenduaren alorrean berrikuntzak sartzen hasi ginela. Horretarako, sendagaien administraziorako praktika onen gida, PHARMAUTISME, egin dugu. Hurrengo edizioan, gainera, Estatu Batuetako Yale unibertsitatearekin batera egindako proiektua izango da.
Bestalde, GAUTENAko profesionalek Autismoaren gaineko Carlos III osasun institutuak antolatutako lantaldean parte hartu dute ( (http://iier.isciii.es/autismo)); erakunde hori Osasun eta Kontsumo Ministerioan oso garrantzitsua da. Horrek ekoizten dituen praktika onen gidek autismoa hautematen, diagnosian, tratamenduan eta ikerketan lagunduko digute.
GAUTENAk esparruko beste erakunde batzuekin elkarlanerako harremanak ditu. Hala, beste herrialde batzuetako programekin lan egiteaz gain, esaterako, Erresuma Batuko Autismoaren Elkartearekin, Euskadiko Autismoaren Federazioarekin (FEVAS), Espainiakoarekin (FEAPS) eta beste batzuekin harremanetan dago. Orain, adibidez, ezintasun intelektualak dituzten pertsonentzako Zerbitzuen zorroan ari da lanean, aipatutako erakundeekin elkarlanean, eta aspektu etikoen, bizi- kalitatearen eta informaziorako teknologia berrien inguruan lanean ari diren taldeak ditugu.