
GAUTENAk gizartea autismoari buruz informatzea eta mentalizatzea oso garrantzitsua dela kontsideraten du. Horregatik, azken urteetan, gizarte sentsibilizazioari buruzko urteko kanpainak abian jarri ditu. Herritarrak autismoaren inguruan informatzeko eta autismoaren espektroko nahasketak dituzen pertsonak gizarteratzearen garrantzia nabarmentzeko aukera paregabea izaten da.
Bestalde, GAUTENAk helburu berarekin beste ekimen batzuk garatzen ditu, hala nola, urtero, urrian, Autismoaren Inguruko Konferentzien Zikloa, ospe handiko hizlariek gaur egungo gaiak jorratzen dituzte.
Gainera, hainbat jarduera daudenean -jardunaldiak, laneko bisitaldiak,...-, GAUTENAk komunikabideetan autismoaren egoera eta beharrak argitaratzen ditu, pertsona horien gizarteratzea errazteko.
2004ko bukaeran, EITBk telebistako maratoiko gai gisa autismoa aukeratu zuen.
2005eko hasieran, VOCENTO taldearen "doce meses, doce causas" estrategian autismoaren gaia jorratu zuten.