HEZKUNTZA ZERBITZUA
Foto del aula de jesuitas

Autismoaren espektroa nahasita duten ikasleek (TEA) dituzten gaitasunik ezak berdinduko dituen eta dituzten gaitasunak ahalik eta gehiena garatuko dituen heziketa izan behar dute. Izan ere, arazo larri hauek artatzeko egun dugun tresna nagusia heziketa espezializatua da.

Haurtzaroan eta gaztaroan, TEA duten pertsonak hain desberdinak izateak hautabide desberdinak izatea eskatzen du, ikasle horiek dituzten heziketa premia berezietara askiesgarriki egokitzen diren hautabideak, hain zuzen ere. Izan ere, GAUTENAk ikuspegi hori du kontuan izanda gauzatzen du hezkuntza zerbitzua, laguntzeko baliabide hezigarriek osatzen duten sare baten zati den zerbitzua.

¿NOLA IRITSI ZERBITZU HAU?

Heziketa behar bereziak artatzeko zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin hitzartua dugu. Ondorioz, hezkuntzaren arloko prestakuntza eta berrikuntzari buruz aholku ematen duten zonako taldeek, BERRITZEGUNEAK izeneko taldeek, erabakitzen dute zein laguntza behar duen ikasle bakoitzak eta konponbide egokia baimentzen dute, familiarekin eta gurekin adostu ondoren.

¿ZER LORTU NAHI DUGU ZERBITZU HONEN BIDEZ?

TEA duten Gipuzkoako ikasle guztiek beren premietarako egokiena den heziketa izan dezaten lortu nahi dugu. TEA duten ikasle askok ohiko hezkuntza sistemari egin ahal zaizkion egokitzeak baliatzen dituzte; beste batzuentzat, berriz, orain dela ia 25 urte, taldeko egokitze adierazgarria sortu zuen GAUTENAk, gela egonkor izenekoa, hain zuzen ere.

Izenak berak adierazten duen moduan, inguruaren eta hezitzen dituzten langileen egonkortasuna eta beharrezko dituzten baliabideen koordinatze egonkorra eskaintzen zaizkie ikasle horiei. Ohiko ikasketa plana egokitzea nahikoa ez duten ikasleek edo ikasketa plan horren zati txiki bat jarrai dezaketenek parte hartzen dute gela egonkor hauetan, plan horren zati bat bakarrik jarraitzen dutenentzat hartutako heziketak funtzionaltasuna galtzen baitu heldu bihurtzen direnean.

¿NOLA FUNTZIONATZEN DU ZERBITZU HONEK?

Gure gela egonkor guztiak irekiak dira eta ikastetxe arruntetan daude, ahalik eta gutxiena mugatzen duen inguru batean eta etxetik ahalik eta gertuena hez daitezen baitugu irizpide eta horri eutsi nahi baitiogu.

Ikasle bakoitzak bere programa du laguntza jasotzeko. Programa hori urtero egiten dute kasuan parte hartzen duten profesionalek eta familiak berak. Ikasketa planaren alderdi akademikoenak –matematika, irakurketa-idazketa, lur ingurunea…– eta¬ bakoitzaren gaitasunak garatzeko funtsezkoak diren beste alderdi batzuk –komunikazioa, nork bere burua zaintzeko trebetasunak, nork bere burua zuzentzen ikastea, gizarte trebetasunak…– biltzen dira programa horretan. Ikasleen adin kronologikoa kontuan hartuta eta adin horretarako egokiak diren edukiak egokituta egiten dugu lan; esate baterako, heldu izatera igarotzen direnerako hainbat arlo garrantzitsu lantzen ditugu gazteekin, hala nola, autonomia, lanean hastea, afektibitate eta sexu harremanak, etxeko lanak…

Gela egonkor horietan hiru eta sei ikasle artean daude, eta horiekin batera irakasle bat, hezitzaile bat eta egunaren une batzuetan laguntzen dieten bi zaintzaile. Profesional horiek guztiak espezialistak dira TEA duten ikasleen heziketan eta gure mediku-psikologo taldeak eta GAUTENAren hezkuntza zerbitzuaz arduratzen den pedagogo batek laguntzen die.

Adin guztiak garrantzitsuak badira ere, bi nabarmendu nahiko genituzke: haurraren lehendabiziko urteak, etorkizunean izan dezaketen eragina dela-eta, eta gaztaroa, lanerako bidea egiten lagundu behar baitiegu, bai eguneko zentroen bidez, bai lanerako edo lagundutako lanerako zentro berezien bidez. Gipuzkoan, gure ikasleek 20 urte izan arte har dezakete heziketa espezializatua.

Zerbitzu honi buruz informazio gehiago izan nahi baduzu, idatz iezaguzu mezu elektroniko bat educacion@gautena.org edo helbidera edo dei ezazu 943 215344 telefono zenbakira. Interneteko http://www.gautena.org helbidean ere aurkituko duzu informazioa gure gela egonkorrak non dauden jakiteko.

Valid XHTML 1.0 Strict ¡CSS Válido!