GAUTENAn ez dugu afektatutako pertsonari laguntzea bere familia inguruneari lagundu gabe ulertzen. Espektru autistaren gaitza (EAG)
daukan pertsonari eta familiari bizitza osoan lagundu behar zaio. Hala, laguntzak diagnostikatzen den unean beharrezkoa den laguntza
emozionaletik hasi, eta seme-alaba laguntzeko eta hobeto ulertzeko laguntza eta heziketa artekoa izan behar du. Hor sartzen da zerbitzu
komunitarioei, eta elkarbizitza eta egokitzapena errazteko ezarritako laguntza bereziei buruzko orientazioa ere. Gainera,
kasu gehienetan familiak espektro autistaren gaitza (EAG) daukatenen zainketen "hornitzaile" nagusiak izaten dira. Horiek
balio handiko "baliabideak" dira, eta, sarritan gizarteak ez ditu hala antzematen. GAUTENAn horien ekarpena baloratzen dugu, eta
behar duten babes eta laguntza guztia ematea aldarrikatzen dugu, bizi dutena guztiok bizitzea desiratzen dugun bizitza arruntarekin
uztartzeko.
¿NOLA IRITS GAITEZKE ZERBITZU HORIETARA?
Pertsona bat gure edozein zerbitzuren bidez laguntzen dugun unetik aurrera, familia ere bera laguntzeko zerbitzuen artean egokiak
diren jardueretara joatera gonbidatzen dugu. Hala, gure programan parte hartzen duen familia orok elkarteko bazkide izateko eskubidea
dauka, hainbat eskubide eta betebehar izateko. GAUTENAko familiak eta profesionalek hainbat laguntza jasotzearen garrantziaz
ohartarazi dezakete familia. Familia da, noski, eskaera egin behar duena, eta horiek hartutako erabakia profesionalek ez dute inoiz
zalantzan jartzen. Beste pertsona batek behar dituen laguntzak inortxok ere ez ditu epaitu behar. EAG daukaten familiek eta pertsonek
interes, baldintza pertsonal eta laguntza behar oso desberdinak dauzkate. Hori dela eta, kasu askotan, laguntzak banaka edota talde
oso murriztuan egin behar dira. Edozein kasutan, familia bakoitzaren banakotasuna errespetatzen dugu.
¿ZER LORTU NAHI DUGU ZERBITZU HONI ESKER?
Familiak euren bizitza proiektuan lagundu nahi ditugu, baliabide eta sendotasun propioetatik abiatuta; banakotasuna errespetatu nahi
dugu, eta dituzten beharrei aurre egiten lagunduko diegu, familiako kide bakoitzaren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko. EAG daukan
kide bat izatetik eratorritako beharrei eta eskariei erantzun nahi diegu; beste familiekin banatzeko espazioa eskaini nahi dugu, eta
hasebete gabeko eskaerei erantzunak aurkitzen lagundu nahi diegu.
¿NOLA FUNTZIONATZEN DU ZERBITZU HONEK?
Familiak laguntzeko zerbitzua
zazpi programatan banatua dago:
- ABEGI ETA ORIENTAZIO PROGRAMA
Elkartean sartzeko garaian, familiari laguntzeko erabiltzen den eremua da. Hala, familia jaso ditzakeen laguntza mota guztiei eta
jasotzeko eskubidea daukan baliabideei buruz orientatuko da.
- INFORMAZIO ETA HEZIKETA PROGRAMA
GAUTENAn babesa lortutako pertsonei, horien familiei eta, orokorrean, herritarrei baliabideei, bitartekoei, etabarri buruzko
informazioa ematen zaie, elkarteko eta kanpoko programak, zerbitzuak, ekimenak eta jarduerak hobeto aprobetxatzeko; baita banakako
eta familiako jokaera eraginkorra eta aberasgarria izateko oinarrizko heziketa ere.
- ELKAR LAGUNTZEKO PROGRAMA
Familietan beste pertsonei laguntzeko gaitasunak garatzeko ekintza sorta da; familia sistema zabalaren eta gainerako
komunitatearen arteko erlazioak indartzea. Familiei laguntzeko zerbitzuek dinamikoak izatea lortu nahi dugu eta familia bakoitzari
sortutako beharrei erantzun nahi diegu. Horrek eskainitako programak etengabe eguneratzera behartzen gaitu.
- ATSEDEN PROGRAMA
Denboraldi baterako laguntza programa da, eta egonaldi laburrekoa ere deitzen zaio. GAUTENAn laguntza eskatzen duten pertsonek
komunitateko hainbat baliabide jaso ditzakete; hala nola, aterpetxeak, landa-eskolak edota geure etxebizitzak. Helburua normalean
laguntzen dituzten familien deskantsua bermatzea da. Programa honek aisira bideratutako osagai garrantzitsua dauka; izan ere,
familia-helburua bete ostean, gure esfortzuak bertara joaten diren pertsonen aisia hobetzera bideratuak daude.
- GERTU PROGRAMA
Familian parte hartzeko programa da. Hala, profesionalek osatutako talde batek familiaren etxean bertan egiten du lan,
familia seme-alaben jokaerak sortzen dituen arazoak konpontzera ohitzeko. Beste zerbitzu batzuetan lortutako habilidadeak
etxean praktikan jartzen ere laguntzen du (hezkuntza, aisia, eguneko zerbitzua, etab.).
- PROGRAMA LAGUNTZAILEA
Ohiko laguntza-gaitasunak gainditzen diren krisialdietan laguntza pertsonala emateko programa da (gaixotasunak, heriotzak,
ezustean sortutako beharrak).
- BOLUNTARIOAK
Elkarteko zerbitzu eta jarduera desberdinetan, boluntarioak lortu eta horiei jarraipena egiteko esparrua da.
Informazio gehiago izan nahi baduzu, helbide honetara mezu bat idatz dezakezu:
apoyofamilias@gautena.org edo 943 215344 telefonora dei dezakezu. Gainera, http://www.gautena.org/
bisitatzen baduzu, autismoari eta gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago izango duzu.