
¿NOLA IRITSI ZERBITZU HAU?
Komunitate etxebizitzak gizarte zerbitzuekin hitzartuta daude. Senideak horrelako zerbitzu bat behar duela edo epe labur edo ertainean beharko duela uste duten pertsonek, lehendabizi, GAUTENAra jo behar dute, dituzten beharrei buruzko informazioa izan dezagun, eta ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Programa Zerbitzura. Foru Aldundiaren taldeak, gurekin bat eginda, pertsona bakoitzak zein laguntza behar duen erabaki eta konponbide egokia baimentzen du.¿ZER LORTU NAHI DUGU ZERBITZU HONEN BIDEZ?
Autismoaren espektroa nahasita duten Gipuzkoako pertsona guztiak, gu guztiak bezalaxe, etxeetan bizi daitezela ziurtatu nahi dugu. Etxebizitza bizitzaren giltzetako bat izan ohi da eta TEA duten pertsona gehienak ezin dira ongi moldatu gainbegiratzen ez den etxe batean. Baina badakigu nola lagundu eta urteak daramatzagu hori egiten, hain zuzen ere, dituzten laguntza bereziei esker, kalitateko bizimodua dutela ziurtatzen. Autismoaren gaian ongi prestatuta dauden profesionalak ditugu eta pertsonaren legezko zaindariekin urtero hitzartzen den laguntzeko plan indibidualizatu bat egiten dugu, inplikatuta dagoen pertsonak ahal duen neurri handienean laguntzen duen plan indibidualizatua, hain zuzen ere.¿NOLA FUNTZIONATZEN DU ZERBITZU HONEK?
GAUTENAk laguntzen duen taldean askotariko jendea dugu, bizitza proiektu, baldintza eta premia desberdinak dituen jendea. Hori dela-eta, ahal dugun neurrian, gure laguntza pertsonalizatzen saiatzen gara. izi diren talde desberdinak finkatzea lortzen ari gara. Etxe batzuetan zaharragoak diren pertsonak bizi dira; beste batzuetan, berriz, gazteagoak direnak. Taldearen tamaina aldatu egin daiteke, eta zenbait etxe edo etxebizitza gure auzoetako leku lasaiagoetan daude, eta beste pertsona batzuentzat, berriz, hirigunean dauden eta aktiboagoak diren lekuetan dauden bizilekuak ditugu. Aukeran baliabide mordoa edukitzeak proposatzen ditugun konponbideak gero eta hobeto indibidualizatzeko gaitasuna hobetzeko bidea ematen digu. Hartara, pertsona bakoitzak bizitzeko duen era gauzatu dezan errazten dugu.
Gure etxe guztietan bizi direnak goizean lanera edo dena delako iharduera egitera irteten dira, eta lanaldia edo jarduera amaitzen dutenean itzultzen dira. Gure langileen laguntzarekin eta komunitateko gainerako kideekin, etxebizitza bat aurrera ateratzeak dakartzan zeregin arruntak egiten laguntzen diegu: erosketak egitea, etxea eta arropa zaintzea, janaria prestatzea, besteekin harremanak izatea, hautatzen ikastea, barrukotasuna izatea, atsegin dituzten gauzez edo astialdiaz gozatzea. Beren etxeak, elkarrekin bizitzeko duten etxebizitzak, leku garrantzitsua hartzen du beren bizimoduan eta esparru horretan baliabide onak izatea funtsezkoa da denontzat.
Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu, idatz iezaguzu mezu elektroniko bat oriamendietxea@gautena.org helbidera edo dei ezazu 943 215344 telefono zenbakira. Interneteko http://www.gautena.org helbidean ere Gipuzkoan egun ditugun etxeen gaineko informazioa aurkituko duzu.