GAUTENAk urtero Autismoari buruzko hitzaldi zikloa antolatzen du eta, aurten Miramar Jauregian (Julio CAro Baroja aretoan) izango da. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7etan izango dira. Honako hau da zikloaren programazioa:

Urriak 5

«PERTSONEI LAGUNTZEA HAIEN AUTONOMIA JARDUNEAN, HAIEN ESKUBIDE GISA ETA HAIEN BIZI PROIEKTUEN EGIKARITZE GISA»

Hizlaria:              XABIER ETXEBERRIA MAULEON

Filosofian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua. Deustuko Unibertsitatean Etikako katedradun eta Etika Aplikatuko Zentroko zuzendari izana. Erabateko Inklusioko Etikako Estatuko Batzordeko kidea da. Etikari eta desgaitasunari buruzko idatzi ugari argitaratu ditu.

Urriak 19

«ANTSIETATEA ETA AUTOERASOA ESPEKTRO AUTISTAREN NAHASMENDUAN»

Hizlaria:              ISABEL DE PAULA doktorea

Bartzelonako Unibertsitateko Ikerkuntzako eta Diagnostikoko Metodoak Hezkuntzan saileko Garapenaren eta Jokabidearen Nahasmenduak ikasgaiko irakasle titularra da. Bartzelonako Unibertsitateko Autismoa: diagnostikoa eta esku hartzea graduondoko ikastaroaren zuzendaria ere bada. Autismoarekin lotutako liburu eta argitalpen ugariren egilea da. Bere azken liburua La ansiedad en el autismo. Comprenderla y tratarla (Alianza Editorial) da. Egun atalburua da Bartzelonako Unibertsitateko Garapen Profesionaleko Institutuan, zehazki esku hartze soziokomunitorioko profesionalei prestakuntza eskaintzeaz arduratzen da.

Urriak 26

 «EMOZIOEN ETA ARRAZOIAREN JATORRIA GIZA GARUNEAN»

Hizlaria:              GURUTZ LINAZASORO doktorea

Neurologoa. Parkinsoneko eta Alzheimerreko Terapia Aurreratuen Programako zuzendaria da Quirón Salud taldeko Donostiako Policlínica Gipuzkoa ospitalean. VIVEbiotech SLko lehendakari exekutiboa da. 150 artikulu baino gehiago eta sei liburu argitaratu ditu. Hirutan jaso du Espainiako Parkinson Saria. 2009an, Parkinsoneko Ikerketa Zientifikoko Saria jaso zuen. El Diario Vasco egunkariko kolaboratzailea da, eta El árbol de la Ciencia izeneko saila argitaratzen du bertan. Dibulgazio zientifikoko hiru libururen egilekidea da: No te comas el coco, Cerebro y Fútbol eta Salsa para tu coco. Ciencia Diaria liburuaren egilea ere bada.