GAUTENAk laguntzen duen taldean askotariko jendea dugu, bizitza proiektu, baldintza eta premia desberdinak dituen jendea. Hori dela-eta, ahal dugun neurrian, gure laguntza pertsonalizatzen saiatzen gara. Urteek aurrera egin ahala, elkarrekin bizi diren talde desberdinak finkatzea lortzen ari gara.
Etxe batzuetan zaharragoak diren pertsonak bizi dira; beste batzuetan, berriz, gazteagoak direnak. Taldearen tamaina aldatu egin daiteke, eta zenbait etxe edo etxebizitza gure auzoetako leku lasaiagoetan daude, eta beste pertsona batzuentzat, berriz, hirigunean dauden eta aktiboagoak diren lekuetan dauden bizilekuak ditugu. Aukeran baliabide mordoa edukitzeak proposatzen ditugun konponbideak gero eta hobeto indibidualizatzeko gaitasuna hobetzeko bidea ematen digu. Hartara, pertsona bakoitzak bizitzeko duen era gauzatu dezan errazten dugu.
Gure etxe guztietan bizi direnak goizean lanera edo dena delako iharduera egitera irteten dira, eta lanaldia edo jarduera amaitzen dutenean itzultzen dira. Gure langileen laguntzarekin eta komunitateko gainerako kideekin, etxebizitza bat aurrera ateratzeak dakartzan zeregin arruntak egiten laguntzen diegu: erosketak egitea, etxea eta arropa zaintzea, janaria prestatzea, besteekin harremanak izatea, hautatzen ikastea, barrukotasuna izatea, atsegin dituzten gauzez edo astialdiaz gozatzea. Beren etxeak, elkarrekin bizitzeko duten etxebizitzak, leku garrantzitsua hartzen du beren bizimoduan eta esparru horretan baliabide onak izatea funtsezkoa da denontzat