Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonek (AEN), hezkuntzari dagokion aldia bukatu ondoren, gainerako pertsona helduek bezalaxe, lanean hasi behar dute, izan duten prestakuntzaren eta dituzten interesen arabera. Hala eta guztiz ere, pertsona horietako askok zailtasun handiei egin behar diete aurre lan merkatuak eskaintzen dizkien aukeretan hasteko. Horrek, besteak beste, honako faktore hauei erantzuten die: gaitasunik eza duten pertsonek lanean hasteko dituzten zailtasunak, denbora gehiago behar izatea ikasten eta prestatzen jarraitzeko, edo, beste zenbaitetan, besteenganako mendekotasun handia sortzen duten mugak izatea. Pertsona horien beharrei heltzeko asmoz eta helduen bizimoduarekin lotuta dauden alderdietan integratzeko behar dituzten laguntzak errazteko asmoz, GAUTENAk eguneko zentroen zerbitzua du.