Background

Gautena

Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartea da. Helburua familia hauei laguntza eta aukera egokiak eskaintzea da bizitza-kalitate ona izan dezaten inklusioaren alde egiten duen gizarte batean.

Hartara, GAUTENAk hitzarmenak ditu Eusko Jaurlaritzako zenbait sailekin, esate baterako, Osasun eta Hezkuntza sailekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sail batzuekin, hala nola, Gizarte Politika eta Gazteria eta Kirol sailekin.

Orain arte egin duen lana eskertu nahi izan zion Donostiako Udalak, 2003. urtean, Hiritarren Merezimenduari Domina eman zionean. 2016 urtean Europar Legebiltzarrak ematen zuen Hiritar Europerarraren Zaria jaso zuen.

Xedea

Elkartean dugun konpromiso etikoan oinarrituta, laguntza pertsonalaren kudeaketa bultzatzea; hain zuzen ere, Autismoaren Espektroko Nahasmena edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonek eta euren familiek erabateko bizi-kalitatea lortzeko aukera izan dezaten, gizarteratzearen alde egiten duen gizarte honetan.

Background

Gautenarekin elkarlana egin

Hasieratik, GAUTENAk artatzen dituen pertsonentzat eta beren familientzat funtsezko gizartekintza garatu du.
Hain garrantzitsua den proiektu honetan, laguntza oro beharrezkoa da. Horregatik, GAUTENArekin lan egin nahi baduzu, bi eratara egin dezakezu:

Boluntario gisa:

Zure ezagutzak eta zure denboraren zati txiki bat kolektibo honetako pertsonentzat ekimen eta jarduerak garatzen laguntzeari eskainiz.
GAUTENAn boluntario izan nahi baduzu, inprimakia bete eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Bete inprimakia

Laguntza gisa

GAUTENA ekonomikoki lagunduz, urteko borondatezko kopuru finko bat ordainduz. Pertsona fisikoek zein pertsona juridikoek, dagozkien zerga-kenkarien onura eskuratu ahal izango dute, egindako ekarpenaren gainean.

GAUTENAn laguntzaile izan nahi baduzu, deitu telefonoz 943 21 53 44 zenbakira edo bidali zure datu pertsonalak eta bankukoak (izen osoa, helbidea, telefonoa, email-a eta kontuaren 20 digituak) info@gautena.org helbide elektronikora.

Laguntzaile ere izan zintezke ondoko inprimakia betez.

Inprimakia bete

Background

AUTISMOA

Autismo Europak, 2007ko Osloko Kongresua zela eta, 2000. urteko “Autismoaren deskribapena” dokumentua berritzea erabaki zuen. Erakundeak egindako lehen txostena aditu talde batek landu zuen eta taldeko kideetako bat GAUTENAko Zientzia Aholkulari den Joaquín Fuentes doktorea izan zen. Berritzearen eskaeraren ondorioz, berriz ere Fuentes medikua kide zuen aditu-talde berri batek, “Persons with Autism Spectrum Disorders: Identification, Understanding, Intervention” izeneko testua landu zuen. Txostenak, egungo zientzia-ezagutza oinarri, autismoaren espektroko nahastearen inguruko ikuspuntu eguneratu eta praktikoa eskaintzen du.

Jarraian gaztelerazko itzulpena aurkituko duzue, Ana Peco-k itzuli duena modu eskuzabal batean: Personas con Trastorno del Espectro del Autismo: Identificación, Comprensión e Intervención.

BERRIAK

EKIMEN ERRALDOIA 2020 – KAMISETA SOLIDARIOA

28 Uzt

Donostiako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Itzurunek, 2020an GAUTENArekin lankidetzan dihardu EKIMEN ERRALDOIAren bidez. EKIMEN ERRALDOIA Itzurunek antolatzen duen proiektua da, Donostiako Aste...

Alarma egoera: konfinamendua eta autismoa

27 Mar

Egun zailak dira guztiontzat. Covid-19 birusaren hedapenarengatik sortutako osasun-krisiak etxean geratzera derrigortu gaitu. Bat-bateko aldaketa honek testuinguru berri batera egokitzera behartu...

Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa 2020

04 Ots

Gautenak, 1994. urtetik, urtero antolatzen du autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa bat non sektoreko hainbat profesionalek parte hartzen duten Autismoaren Espektroko Nahastearen (AEN)...

Deskonektapp Autismoa duten pertsonen laguntzarekin sortutako lehenengo aplikazioa mugikorraren erabilpen arduratsu bat bultzatzeko

Laister
See more premium WordPress themes by TommusRhodus