GAUTENA Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien Elkartea da eta 1978an sortu zen. Hasieratik publikoarentzat zerbitzua izan zedin egin zen lan, GAUTENAk aurkezturiko proposamenekin Administrazio Publiko eskudunen adostasuna bilatuz eta unean uneko adostasun zientifikoa oinarri hartuz.

GAUTENAk hasieratik egin zituen proposamenak era baikorrean jaso zituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Gizarte Zerbitzu, Hezkuntza eta Osasunaren alorretatik pixkanaka, ikuspuntu ekonomikotik, eskaintzen zihoazen Zerbitzu espezializatuen funtzionamendua lagunduz eta sendotuz joan baitzen.
Gaur egun, GAUTENAk honako Zerbitzu hauek kudeatzen ditu: Diagnostikoa eta Tratamendua, Eguneko Arreta, Etxebizitza, Aldi baterako Egonaldiak, Aisia eta Denbora Librea eta Familientzako Laguntza. Zerbitzu horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko 900 famili baino gehiagoari eskaintzen zaizkie, eta horretarako, 230 profesionalez osaturiko ekipoa daukagu, horietako % 62 jardunaldi osoan dihardutenak.