Background

Gautena

Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartea da. Helburua familia hauei laguntza eta aukera egokiak eskaintzea da bizitza-kalitate ona izan dezaten inklusioaren alde egiten duen gizarte batean.

Hartara, GAUTENAk hitzarmenak ditu Eusko Jaurlaritzako zenbait sailekin, esate baterako, Osasun eta Hezkuntza sailekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sail batzuekin, hala nola, Gizarte Politika eta Gazteria eta Kirol sailekin.

Orain arte egin duen lana eskertu nahi izan zion Donostiako Udalak, 2003. urtean, Hiritarren Merezimenduari Domina eman zionean. 2016 urtean Europar Legebiltzarrak ematen zuen Hiritar Europarraren Saria jaso zuen.

Xedea

Elkartean dugun konpromiso etikoan oinarrituta, laguntza pertsonalaren kudeaketa bultzatzea; hain zuzen ere, Autismoaren Espektroko Nahasmena edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonek eta euren familiek erabateko bizi-kalitatea lortzeko aukera izan dezaten, gizarteratzearen alde egiten duen gizarte honetan.

Background

Gautenarekin elkarlana egin

Hasieratik, GAUTENAk artatzen dituen pertsonentzat eta beren familientzat funtsezko gizartekintza garatu du.
Hain garrantzitsua den proiektu honetan, laguntza oro beharrezkoa da. Horregatik, GAUTENArekin lan egin nahi baduzu, bi eratara egin dezakezu:

Boluntario gisa:

Zure ezagutzak eta zure denboraren zati txiki bat kolektibo honetako pertsonentzat ekimen eta jarduerak garatzen laguntzeari eskainiz.
GAUTENAn boluntario izan nahi baduzu, inprimakia bete eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Bete inprimakia

Laguntza gisa

GAUTENA ekonomikoki lagunduz, urteko borondatezko kopuru finko bat ordainduz. Pertsona fisikoek zein pertsona juridikoek, dagozkien zerga-kenkarien onura eskuratu ahal izango dute, egindako ekarpenaren gainean.

GAUTENAn laguntzaile izan nahi baduzu, deitu telefonoz 943 21 53 44 zenbakira edo bidali zure datu pertsonalak eta bankukoak (izen osoa, helbidea, telefonoa, email-a eta kontuaren 20 digituak) info@gautena.org helbide elektronikora.

Laguntzaile ere izan zintezke ondoko inprimakia betez.

Inprimakia bete

Background

AUTISMOA

Autismo Europak, 2007ko Osloko Kongresua zela eta, 2000. urteko “Autismoaren deskribapena” dokumentua berritzea erabaki zuen. Erakundeak egindako lehen txostena aditu talde batek landu zuen eta taldeko kideetako bat GAUTENAko Zientzia Aholkulari den Joaquín Fuentes doktorea izan zen. Berritzearen eskaeraren ondorioz, berriz ere Fuentes medikua kide zuen aditu-talde berri batek, “Persons with Autism Spectrum Disorders: Identification, Understanding, Intervention” izeneko testua landu zuen. Txostenak, egungo zientzia-ezagutza oinarri, autismoaren espektroko nahastearen inguruko ikuspuntu eguneratu eta praktikoa eskaintzen du.

Jarraian gaztelerazko itzulpena aurkituko duzue, Ana Peco-k itzuli duena modu eskuzabal batean: Personas con Trastorno del Espectro del Autismo: Identificación, Comprensión e Intervención.

BERRIAK

URDINDUZ 2026

URDINDUZ 2026 – Autismoaren aldeko ibilaldia

13 Mar

Datorren martxoaren 29an kaleak urdin kolorez beteko ditugu berriro URDINDUZen edizio berri baten. Urtero familiak, profesionalak eta gizarte inklusiboago batekin konprometituta...

2026ko Hitzaldien Zikloa | Ciclo de Conferencias 2026

AUTISMOARI BURUZKO 2026KO HITZALDIEN ZIKLOA

16 Ots

2026ko otsailaren 26an eta martxoaren 5ean eta 12an, 19:00etan, Gautenak antolatutako Autismoari buruzko Hitzaldien Zikloaren edizio berri bat ospatuko da Kursaalean...

Gautenako loteria salgai dugu!

31 Urr

Aurten ere, Gautenatik gure loteria solidarioa jarri dug salgai. Entitatearekin elkarlanean aritzeko aukera zoragarri bat da eta, nork daki, agian zorionekoak...

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon
See more premium WordPress themes by TommusRhodus