Datorren martxoaren 29an kaleak urdin kolorez beteko ditugu berriro URDINDUZen edizio berri baten. Urtero familiak, profesionalak eta gizarte inklusiboago batekin konprometituta dauden pertsonak biltzen dituen egitasmoa dugu hau.
Oraingoan, martxa Donostian egingo da eta ibilbide berria izango du. Sagues izango dugu topagune, eta 11:30ean abiatuko gara Zurriola pasealekutik Kursaalera iritsi arte. Bertan, taldeko argazki baterako geldialdia egingo dugu, Saguesera itzultzeko bideari ekin aurretik. EuskOrleans txarangaren erritmoak girotu du martxa.
Ibilaldia amaitutakoan, goizak jai giroan jarraituko du. Saguesen jatekoa eta edatekoa izango dugu, photocall bat eguneko oroigarri polit bat eramateko, txikienentzako aurpegiak margotzeko postua eta puxikekin figurak sortzeko gune bat ere. Los Diversos musika taldearen emanaldia ere izango dugu, MusikaNaiz Musika eta Musikoterapia Zentroak sustatua. Los Diversas proiektu musikal inklusibo bat da, desgaitasunen bat duten eta ez duten pertsonak talde berean biltzen dituena, premisa argi batekin: musika ezberdintasunetatik haratago konektatzen gaituen hizkuntza unibertsala da.
Nabarmendu nahi dugu, halaber, aurtengo ibilaldiaren kartela Pablo Avilések sortu duela, Gautenako gazte batek, artista eta diseinatzaile grafikoa dena. Eskerrak eman nahi dizkiogu bere eskuzabaltasunagatik eta egindako lan bikainaregatik. Bere lanari buruz gehiago jakin nahi duenak bere webgunea bisitatu dezake: pavilesoliveros.es.
Antolakuntzatik herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera eta mezua zabaltzera. Helburua sinplea eta indartsua da: hiria urdinez janztea, aniztasuna ospatzea eta goiz polit batez gozatzea jai giroan eta familia artean.


