Egun zailak dira guztiontzat. Covid-19 birusaren hedapenarengatik sortutako osasun-krisiak etxean geratzera derrigortu gaitu. Bat-bateko aldaketa honek testuinguru berri batera egokitzera behartu gaitu, gure errutinak aldatzera. Hori bereziki zaila da autismoaren espektroko nahastea duen pertsona batentzat. AENaren ezaugarri den pentsamendua eta jokabidea malgutzeko zailtasunek estres eta antsietate maila altuak jasatera eraman ditzakete, konfinamenduarengatik larriagotzen direnak.

Egoera honetan autismoa duten pertsonen autoerregulatzeko zailtasunak areagotu daitezke eta honekin batera portaera desafiatzaileak sortu. Etxean geratzeko agindua ez ulertzeak portaera arazoak egotera ekar ditzake eta autismoa duen pertsonak bere buruari edota besteari eraso egitea.

Ateratzea premia bat denean

Osasun-Ministerioak AEN duten pertsonen eta beraien familien kalteberatasun egoera aitortu du eta 2020ko martxoaren 20ko 76. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako honako instrukzioa eman du: “habilitan a las personas con discapacidad, que tengan alteraciones conductuales, como por ejemplo personas con diagnóstico de espectro autista y conductas disruptivas, el cual se vea agravado por la situación de confinamiento derivada de la declaración del estado de alarma, y a un acompañante, a circular por las vías de uso público, siempre y cuando se respeten las medidas necesarias para evitar el contagio”.

Nahiz eta araudian adierazita ez egon, Gautenak honako dokumentuak gainean eramatea gomendatzen du:

* Desgaitasun txartela edota ziurtagiria.

* COVID-19arengatik sortutako osasun-krisiaren kudeaketarako interpretazio-irizpideak ezartzen dituen 2020ko martxoaren 19ko instrukzioaren kopia.

Elkar ulertzea eta errespetua

Elkar ulertzea eskatzen diogu gizarteari AEN duten pertsonen eta beraien laguntzaileen irteerak errespetatzeko. Irteera hauek ezinbesteak bultzatuta gertatzen dira eta alarma egoerako legediak babesten ditu. Horregatik ez litzateke beharrezkoa izan beharko identifikagarri bisualak erabiltzea bizilagunen begiradak eta errietak saihesteko. Aitortu zaien kalera ateratzeko eskubidearen erabilera askea egiten ari dira, besterik gabe.