2026ko otsailaren 26an eta martxoaren 5ean eta 12an, 19:00etan, Gautenak antolatutako Autismoari buruzko Hitzaldien Zikloaren edizio berri bat ospatuko da Kursaalean (Donostian). Aurten, elikadura, kirola inklusio-tresna gisa eta jokabide-arazoen ulermena eta laguntza izango ditugu mintzagai.

Sarrera librea era doakoa izango da.

2026ko Hitzaldien Zikloa | Ciclo de Conferencias 2026

2026ko Hitzaldien Zikloa

1. “Acompañar la alimentación en el autismo”

Desberdintasun sentsorialek, zurruntasunak edota antsietate maila altuek eta, zenbait kasutan, motrizitate-zailtasunek autismoa duten pertsonen elikaduran eragina izan dezake. Horrek osasunean eta bizi-kalitatean eragiten du orokorrean. Hitzaldi honetan egoera horiek hobeto ulertu eta horiei errespetuz aurre egiteko argibideak eskainiko dira. Nutrizioaren oinarrizko alderdiei helduko diegu eta dieta dibertsifikatzeko, menuak egokitzeko eta janarien inguruko esperientzia positiboak bultzatzeko estrategiak proposatu dira.

HIZLARIA: Patricia Esteban

Patricia Esteban

Patricia Esteban

Neurogarapenaren Nahasteetako elikaduran doktorea da, Autismoan espezializatua, eta Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua. Haurren elikadura-nahasmenetan aditua da, bereziki autismoan. Ikerketa desberdinetan aktiboki parte hartzen du eta nazioarteko aldizkari zientifikoetan argitalpenak ere idazten ditu.

Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiako Nutrizio Pediatrikoko Ikerketa taldeko kidea da. Gainera, unibertsitateko irakasle izateaz gain, autismoari lotutako profesionalen eta erakundeen prestatzaile gisa dihardu, bai estatuan, bai nazioartean.

2. “8.000 sin barreras: visibilizando el autismo a través del deporte”

Proiektu honek kirola erabiltzen du gizartea eraldatzeko motor gisa, gizarteak ezartzen dituen mugak berrikusteko beharra azpimarratuz. Esperientzia erreal batetik abiatuta, Vanessak gure mugei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, baita laguntza eta aukerak berdinak izateko beharrari buruz hausnartzera ere. Baliabide eta laguntza egokiekin, pertsona autistek eskakizun handiko erronkei aurre egin diezaieketela nabarmendu nahi da.

HIZLARIA: Vanessa Almeida

Vanessa Almeida

Vanessa Almeida

Munduko Bela Txapelduna behin eta hiru aldiz Espainiako txapeldun. Kirol Merituaren Errege Aginduaren Urrezko Domina, Kirol Kontseilu Gorenak emana. Espedizio Buru izan da eta Espainiako Talde Paralinpikoaren entrenatzaile gisa aritu zuen 2012ko Olinpiar Jokuetan (Londres).

2021ean autismoa diagnostikatu zioten, eta alpinismoarekiko grina egoera hori ikusaraztera bideratu zuen. Gaur egun, 8.000 sin barreras deituriko proiektuaren buru da. Proiektu honek Manaslu (Himalaia) mendia, munduko zortzigarren tontorrik garaiena, igotzen duen lehen pertsona autista izatea du helburu.

3. “Comprender y acompañar los problemas de conducta”

Familiei eta profesionalei kezka handiena sortu ohi dieten jokabideak adierazi gabeko beharrekin edo komunikatzeko zailtasunekin lotuta egon ohi dira. Hitzaldi honek jokabide hauen aurrean begirada ulerkor bat izatea proposatzen du, berehalako erantzunetik haratago doana. Hain zuzen ere, prebentzioan, errespetuan eta ongizate emozionalean oinarritutako esku-hartzeak proposatzen ditu. Saioan zehar, jokabide horiei lotutako faktore nagusiak landuko dira, eta familiei zein profesionalei zuzendutako estrategia praktikoak partekatuko dira, autismoa duten pertsona modu egokiagoan laguntzeko.

HIZLARIA: Noemí Balmaña eta Jesús García

Noemi Balmaña

Noemí Balmaña

Autismoa duten haur eta nerabeentzako Ospitalizazio Partzialeko Programaren psikologo koordinatzailea da Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitalean. Bere zeregin klinikoa irakaskuntzarekin uztartzen du, hainbat masterretan eta graduondoetan autismoari buruzko prestakuntza eskainiz.

Era berean, artikuluak argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, eta autismoaren espektroko ebaluazioari eta esku-hartzeari buruzko liburuetan parte hartu du. Arreta goiztiarreko Denver modeloan akreditatua dago eta Autismo Mas Casadevall fundazioko Batzorde Klinikoko kide era bada.

 

Jesús García

Jesús García

Gautenako psikologoa da 2003tik, erakundearen talde klinikoko kide da eta Jokabide Laguntza Positiboko programari atxikita dago. Hezkuntza zerbitzuarekin, eguneko arreta zentroekin eta etxebizitzekin egiten du lan; bertan artatzen ditugun pertsonen jarraipena egiten du eta orientazioa eskaintzen die pertsona hauen inguruan daudenei.

Gainera, prestatzaile gisa ere esperientzia badu. Ikastaro eta kongresu espezializatuetan (INICO, CEPI) parte hartu izan du, eta Fundación Orange bezalako erakundeekin kolaboratzen du, batez ere jokabidearekin lotutako prestakuntzak eskainiz.

 

SARRERA LIBRE ETA DOAKOA DA

2026KO HITZALDI-ZIKLOAREN ESKUORRIA

 

Laguntzaileak:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza

Fundación ONCE

Fundación ONCE