Gautenak, urtero bezala, Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa antolatu du non sektoreko hainbat profesionalek AENaren inguruan mintzatzen diren. Nahasmen honen ezagutza zabaltzea funtsezkoa da hesiak hausteko, aurreiritziak gainditzeko eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko.

Zikloa Kursaaleko bilera aretoetan izango da eta hiru hitzaldietan banatuko da urria eta azaroa bitartean. Hona hemen landuko diren gaiak eta hizlariak:

Urriak 18

Gaia: «AEN duten pertsonen lan gaitasunak ezagutzen eta sustatzen»

Hizlaria: JOKIN LARRAZA

Psikologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 20 urteko lan-esperientzia du Gureaken Tailerreko kargudun bezala eta baita FSE Programak, Pausoak eta NiZuBezala Programak eta Gitek proiektuko Trebakuntza Alorreko arduradun bezala. Gureak Itineraryko orientatzailea da 2016tik.

Hitzaldia eta gero mahai inguru interesgarri bat izango dugu.

Urriak 25

Gaia: «AEN duten pertsonen antsietatea ulertu eta tratatzeko gakoak»

Hizlaria: MARIA LLORENTE

Osasun eta hezkuntza-psikologoa. Psikologian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Deletrea Taldearen Bazkide Fundatzaile da, Autismoaren Espektruaren Nahasmena eta Adierazpen Hizkuntzaren Arazo Espezifikoaren Diagnostiko eta Tratamendurako zentro espezializatua. Bere lan-jarduera AEN eta AHAE-ren diagnostiko eta tratamenduan oinarritzen da. Formakuntza programetan parte hartzen du eta hitzaldi eta mintegietan ere hitzaldiak eman ohi ditu.

Azaroak 8

Gaia: «Gizarteratzeko bidean, herritarren eskubidea»

Hizlaria: AGUSTÍN ILLERA

31 urtez aritu da lanean GAUTENAn. Azkarate Eneako Hezkuntza Bereziko ikastetxeko irakasle eta Hezkuntza Zerbitzuko arduradun bezala hasi zuen bere lan-jarduera. Ondoren, Eguneko Arreta Zerbitzuaren kargu egin zen eta baita Kalitatearena ere. Bestetik, AETAPIren parte da, Autismoaren arloko Profesionalen Espainiako Elkartea, eta Plena Inclusión erakundearen Aholkularitza Sarearen kide ere.

Ez galdu profesional hauek lehen pertsonan entzuteko aukera, zain gaituzue!!