Autismoari buruzko GAUTENAk antolatutako ohiko Hitzaldi Zikloa Kursaal Auditoriara itzuliko da. Hiru saio egingo dira martxoan eta askotariko gaiak jorratuko ditugu, hala nola Autismoaren Espektroko Nahastea duten haurren esku-hartzea, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege-erreforma berria eta autismoa hezkuntza-diseinuetan.

1. AUTISMOA DUTEN HAURREN ESKU-HARTZEA

Data: martxoak 3
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlariak: Joaquín Fuentes Biggi eta Irma Isasa

Joaquín Fuentes eta Irma Isasa Policlinica Gipuzkoako Haur eta Nerabeen Psikiatria Zerbitzuan lan egiten dute, Donostian. Biek emango diote hasiera 2022ko autismoari buruzko Hitzaldi Zikloari eta autismoa duten umeen esku-hartzearen gaia jorratuko dute. Policlinica Gipuzkoan lan egiteaz gain GAUTENArekin ere harreman oso estua dute: Joaquín ikerketako aholkulari gisa eta Irma Adingabeentzako Programaren arduradun gisa.

2. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN GAITASUN JURIDIKOA

Data: martxoak 10
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlaria: Javier Pardo

Javier Pardo Arruti Abogados bulegoko abokatua da, desgaitasuna duten pertsonen gaitasunari buruzko prozesu judizialetan bederatzi urtez lanean diharduena. Hitzaldian, 2021ean onartutako desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege-erreforma berriaren aldaketak aztertuko ditu. Erreforma horrek pertsona horien borondatearen eta lehentasunen errespetuan oinarritutako sistema berri baten oinarriak ezartzen ditu.

3. AUTISMOA HEZKUNTZA-DISEINUETAN: ESKOLA ATSEGINA LORTZEKO PROPOSAMENAK

Data: martxoak 17
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlaria: Aitor Larraceleta

Aitor Larraceleta Entzumena eta Hizkuntzako irakaslea da Asturiasko Printzerriko Hezkuntza Saileko ACNEAE Eskualde Taldean eta “Las gafas para ver azul autismoari buruzko blogaren arduraduna ere bada. Bere hitzaldian, hezkuntza-inguruneetan egindako diseinuetan perspektiba aldaketak duen garrantziaz arituko da, AEN duten ikasleentzat leku atseginagoak bihur daitezen. Hori lortzeko zenbait proposamen egingo ditu.