Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa 2024

Autismoari buruzko Hitzaldi Zikloa Donostiara itzultzen da. Kursaal Auditorioan, 2024ko martxoaren 7, 14 eta 21ean, autismoaren inguruko hiru hitzaldi izango dira: AEN duten pertsonentzako osasun-arreta, IKTen erabilera arduratsua eta desgaitasuna duten pertsonentzako guraso-ahalaren erreformaren ondorioak. Sarrera librea da lekua bete arte.

1. atención sanitaria a persona con tea

DATA: martxoak 7
LEKUA: Kursaal auditorioa, 1. aretoa (Donostia)
ORDUA: 19.00
HIZLARIA: Irene López

Irene López autismoan aditua den psikologoa da, esperientzia handia du autismoa duten pertsonei laguntza psikosoziala ematen, eta interes berezia du jokabide-laguntza positiboan, osasun mentalean eta familian oinarritutako esku-hartzean. Gaur egun, hezkuntza publikoko hezkuntza-orientatzailea da Madrilgo Erkidegoan, prestakuntza eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu Plena Inclusión Madriden, eta testuinguru naturaletan esku hartzen du AEN duten gazteekin. Beste argitalpen askoren artean, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordearen (CERMI)Guía práctica para facilitar la asistencia sanitaria a personas con autismo” gidaren egilekidea da.

2. Reforma de la patria potestad y de la tutela: implicaciones para las personas con discapacidad y sus familias y retos de futuro

DATA: martxoak 14
LEKUA: Kursaal auditorioa, 3. aretoa (Donostia)
ORDUA: 19.00
HIZLARIA: Rafael Armesto

Rafael Armesto Bizkaiko Abokatuen Elkargoko abokatua da. Plena Inclusión Legelarien Sareko kidea da FEVAS Plena Inclusión Euskadiren ordezkari gisa, baita LIBER Elkartearen Aholkularitza Juridikoko Foroko kidea ere, FUTUBIDE FUNDAZIOAren ordezkari gisa. Desgaitasunaren Zuzenbideko prestatzailea da hainbat eremutan eta gaiari buruzko hainbat foro eta argitalpenetan parte hartzen du.

2. Afrontando los riesgos tecnológicos mediante el uso responsable de la tecnología en el hogar. Pautas para familias de personas con autismo

DATA: martxoak 21
LEKUA: Kursaal auditorioa, 1. aretoa (Donostia)
ORDUA: 19.00
HIZLARIA: Lupe Montero

Lupe Montero Hezkuntza Bereziko irakaslea da, Autismoaren Espektroko Nahastean aditua. Gaur egun, Hezkuntza Inklusiboaren arloko zuzendaria da Smile and Learnen. Aulautista blogaren egilea eta Leo con Lula proiektuaren egilekidea da. Hainbat erakunde eta unibertsitaterekin lankidetzan dihardu AEN duten ikasleekin IKTen erabilerari buruzko priektuak garatzeko. Orange Fundazioak sustatzen duen "Teknologia eta autismoa" prestakuntza-seriea zuzentzen du, eta profesionalentzako prestakuntza-jarduerak egiten ditu normalean. Prestakuntza hauetan teknologiak desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko duen ahalmena erakusten du, bai ikaskuntzan, bai trebetasun funtzionalen garapenean.

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE