Bigarren urtez Gautenako Bola Solidarioa ekimenak etxe gipuzkoarrak urdinez apaindu ditu Gabon hauetan.
Bolek “Eguberri on” dioen piktograma bat dute itsatsita. Autismoa
duten pertsona askorentzat lagungarri diren piktogramen erabilera bultzatuz gizarte irisgarriago eta inklusiboago baten beharra aldarrikatu
nahi dugu.
Bolak kartoizko kaxa daude eta barruan autismoari buruz gizarteak ezagutu beharko lituzkeen mezu desberdinak aurkitu daitezke.
Gautena osatzen dugun familiari esker esker mezu hauek eskualde osoan zehar zabaldu dira. Hona hemen esandakoaren erakusgarria.