Urriak 12an, Europako Legebiltzarrak ematen dituen Europar Hiritar Sariarekin 2016an sarituak izan diren Erakundeek, Bruselan ospatuko den ekitaldian, Diploma jasoko dute. Aurten estatu mailan ONCE Fundazioa eta Proactiva Open Arms Erakundeekin batera, GAUTENA saritua izan da. Ekitaldiak Europako Legebiltzarreko Presidentea den Martin Schulz jna. izango du buru.

Urtero Europa mailan gizarte-kohesioaren alde ekarpen nabarmena eta Europako Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna betetzearen alde egiten duten 50 pertsona edo erakundeei ematen zaien saria da.

Bertan GAUTENAko Presidentea, Juan Cid, Policlinica Gipuzkoako Haur eta Gazteen Psikiatria Zerbitzuko Burua eta GAUTENAko Ikerkuntza Aholkularia den Joaquin Fuentes doktorea, eta Zuzendaria, Ramón Barinaga, izango dira.

GAUTENA osatzen dugun guztiak –Autismoa duten pertsonak, bere familiak eta langileak– sari hau jasotzeaz harro sentitzen gara, guretzat autismoa duten pertsonen alde lan egiteko energia bultzada handia bai da. Era berean, sari hau gipuzkoar gizarteari, Euskal Administrazio Publikoari, gure esparruan lanean diharduten Erakundeei, eta egunerokotasunean autismoa duten pertsonak laguntzen saiatzen diren guztiei egiten zaien errekonozimendua da.