By: Andres22

Autismoaren aldeko martxa

Urdinduz 2018Urdinduz solidaritatea, konpromisoa eta inklusioa da. Koloreztatu ditzagun kaleak urdinez egun bat ikusgai egiteko helburuarekin, hesiak hautsi eta nahasmen honen inguruko kontzientzia sortzeko grinarekin. Autismoaren Nazioarteko Egunaren harira, 2014ean Gautenak urtean behin egiten den autismoaren aldeko martxa sortu zuen. Aurtengoa igande honetan izango da, maiatzak 20, Donostian.

Gainera, 5.ena izango denaren garrantzia berezia azpimarratu behar dugu, 2018an Gautenak 40 urte betetzen baititu! Lanez, arduraz baina baita poztasunez eta ordainsariz ere beteriko 4 hamarkada izan dira. Gautena 1978ko abuztuaren 24ean jaio zen AEN (Autismoaren Espektruaren Nahasmena) duten pertsonen eta beraien familien beharrei erantzuteko, gizarteratzearen alde lan egiten zelarik. 40 urte beranduago bidea egiten jarraitzen dugu eta hori ospatu behar da!

Horregatik, oraingoan Urdinduz-ek iraupen luzeagoa izango du. Larunbatean hasiko gara ekintzekin igandean martxa solidarioarekin amaitzeko.

Larunbata, maiatzak 19

Eguarditik aurrera eta iluntzera arte Gautenako historiaren, erakundearen zerbitzuen edota autismoaren inguruko erakusketa bat izango duzue ikusgai Alderdi Eder parkeanegongo de karpa batean. Hori guztia musika, bideo Txu-Txu trenaproiekzio eta merchandising salmentarekin batera. Eta, ez hori bakarrik!

Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Donostiako Txu-Txu trena hirian zehar ibiliko da autismoaren alde eta Gautenaren izenean. Trenean bidaiatzeko txartelak Alderdi Ederreko karpan banatuko dira eta bidai bakoitzak 30 minutu inguru iraungo du. Igo zaitezte autismoaren trenera eta egin dezazue erakundeko kamiseta urdinekin!

 

Igandea, maiatzak 20

Autismoaren aldeko martxa

Igandean tradiziozko martxari hasiera emango diogu 11:30etan Haizearen Orrazian. Alderdi Ederren amaituko dugu Kontxako badia zeharkatu eta gero. Karpan, ohikoa den bezala, jatekoaz eta edatekoaz gozatu ahal izango dugu musika, dantza eta konpainia hoberenarekin!

Aparteko festa giroa hau Gautenaren 40 urte hauek haintzat hartuko dituen manifestu baten irakurketarekin amaituko da.

Zuek guztiok gabe ezinezkoa izango litzateke, egin dezagun bidea elkarrekin!!

GAUTENAk urtero Autismoari buruzko hitzaldi zikloa antolatzen du eta, aurten Miramar Jauregian (Julio CAro Baroja aretoan) izango da. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7etan izango dira. Honako hau da zikloaren programazioa:

Urriak 5

«PERTSONEI LAGUNTZEA HAIEN AUTONOMIA JARDUNEAN, HAIEN ESKUBIDE GISA ETA HAIEN BIZI PROIEKTUEN EGIKARITZE GISA»

Hizlaria:              XABIER ETXEBERRIA MAULEON

Filosofian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritua. Deustuko Unibertsitatean Etikako katedradun eta Etika Aplikatuko Zentroko zuzendari izana. Erabateko Inklusioko Etikako Estatuko Batzordeko kidea da. Etikari eta desgaitasunari buruzko idatzi ugari argitaratu ditu.

Urriak 19

«ANTSIETATEA ETA AUTOERASOA ESPEKTRO AUTISTAREN NAHASMENDUAN»

Hizlaria:              ISABEL DE PAULA doktorea

Bartzelonako Unibertsitateko Ikerkuntzako eta Diagnostikoko Metodoak Hezkuntzan saileko Garapenaren eta Jokabidearen Nahasmenduak ikasgaiko irakasle titularra da. Bartzelonako Unibertsitateko Autismoa: diagnostikoa eta esku hartzea graduondoko ikastaroaren zuzendaria ere bada. Autismoarekin lotutako liburu eta argitalpen ugariren egilea da. Bere azken liburua La ansiedad en el autismo. Comprenderla y tratarla (Alianza Editorial) da. Egun atalburua da Bartzelonako Unibertsitateko Garapen Profesionaleko Institutuan, zehazki esku hartze soziokomunitorioko profesionalei prestakuntza eskaintzeaz arduratzen da.

Urriak 26

 «EMOZIOEN ETA ARRAZOIAREN JATORRIA GIZA GARUNEAN»

Hizlaria:              GURUTZ LINAZASORO doktorea

Neurologoa. Parkinsoneko eta Alzheimerreko Terapia Aurreratuen Programako zuzendaria da Quirón Salud taldeko Donostiako Policlínica Gipuzkoa ospitalean. VIVEbiotech SLko lehendakari exekutiboa da. 150 artikulu baino gehiago eta sei liburu argitaratu ditu. Hirutan jaso du Espainiako Parkinson Saria. 2009an, Parkinsoneko Ikerketa Zientifikoko Saria jaso zuen. El Diario Vasco egunkariko kolaboratzailea da, eta El árbol de la Ciencia izeneko saila argitaratzen du bertan. Dibulgazio zientifikoko hiru libururen egilekidea da: No te comas el coco, Cerebro y Fútbol eta Salsa para tu coco. Ciencia Diaria liburuaren egilea ere bada.

 

28th martxoa 2017

Mosaico de Sonidos

GAUTENA, ASPACE eta ULIAZPI FUNDAZIOko 19 gazte, OSE (Euskadiuko Orkestra Sinfonikoa)-rekin batera “Mosaico de Sonidos” proiektuan parte hartu dute eta Otsailak 4an Kursaalen izago dira kontzertu batetan. Atzo OSEn izazn zen ekitaldi honen aurkezpena.

28th martxoa 2017

Hezkuntzarako News

GAUTENAn, maitasun haundiz, egin dugun Newsletter hau ematen dizuegu, Bertan, AEN duten ikasleekin lan egiteko baliabide eta materialak  jasotzen ditugu. Hilean behin ale bat argiratzea gustatuko litzaiguke, hortarako zuek ezagutzen dituzuen baliabideen berii guri ematea eskatuko genizueke. news@gautena.org emailera bidali dezakezue.

28th martxoa 2017

Hitzaldiak Gautenan

AUTISMOARI BURUZKO HITZALDIAK

2016ko urriaren 6an

Tokia: Salón de Actos de KUTXA (c/ Andía – San Sebastián)

Ordua: 19:00h.

Gaia: «AUTISMOAREN ESPEKTROKO NAHASMENAREN OINARRI GENETIKOAK»

Hizlaria:  IVON CUSCÓ MARTÍ doktorea,  Biologiako doktore Bartzelonako Unibertsitatean

Curriculuma: Gaixotasun Arraroen Sareko Ikerketa Biomedikoko Guneko (CIBER-ER) ikertzailea, Pompeu Fabra Unibertsitateko (Bartzelona) Oinarrizko Genetikako eta Genetika Klinikoko irakasle elkartua. Autismoaren Espektroko Nahasmenetako Masterreko irakaslea (Errioxako Unibertsitatea – Viguera Editorial). Ikerlerro nagusia: «AENen oinarri genetikoak».

28th martxoa 2017

2016ko Europa Hiritar Saria

Urriak 12an, Europako Legebiltzarrak ematen dituen Europar Hiritar Sariarekin 2016an sarituak izan diren Erakundeek, Bruselan ospatuko den ekitaldian, Diploma jasoko dute. Aurten estatu mailan ONCE Fundazioa eta Proactiva Open Arms Erakundeekin batera, GAUTENA saritua izan da. Ekitaldiak Europako Legebiltzarreko Presidentea den Martin Schulz jna. izango du buru.

Urtero Europa mailan gizarte-kohesioaren alde ekarpen nabarmena eta Europako Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna betetzearen alde egiten duten 50 pertsona edo erakundeei ematen zaien saria da.

Bertan GAUTENAko Presidentea, Juan Cid, Policlinica Gipuzkoako Haur eta Gazteen Psikiatria Zerbitzuko Burua eta GAUTENAko Ikerkuntza Aholkularia den Joaquin Fuentes doktorea, eta Zuzendaria, Ramón Barinaga, izango dira.

GAUTENA osatzen dugun guztiak –Autismoa duten pertsonak, bere familiak eta langileak– sari hau jasotzeaz harro sentitzen gara, guretzat autismoa duten pertsonen alde lan egiteko energia bultzada handia bai da. Era berean, sari hau gipuzkoar gizarteari, Euskal Administrazio Publikoari, gure esparruan lanean diharduten Erakundeei, eta egunerokotasunean autismoa duten pertsonak laguntzen saiatzen diren guztiei egiten zaien errekonozimendua da.

28th martxoa 2017

Bainu egokitua Hegalak-en

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu DENUR programa berriz ere martxan dugula. Programa hau HEGALAK Kirol Zentruak eskaintzen duen DOHAINEKO zerbitzua da.

Zerbitzu hau dibertsitate funtzionala edota mugikortasun mugatua duen edozein pertsonari zuzendua dago. Kontxa badiako uretan murgildu ahal izateko, pertsonalizatutako laguntza eskaintzen duen zerbitzua duzue honakoa. Baldintza klimatiko okerrak edota itsaso ezegonkorra egonez gero HEGALAKeko igerilekua erabiltzeko aukera egongo da.

Zerbitzu honetaz gozatu ahal izateko ordua hartzea ezin bestekoa da. Horretarako telefono zenbaki honetara 943 43 36 80 deitu beharko duzue edota info@hegalak.comemailera idatzi.

Aurten uztaila osoa egongo gara eta irailaren lehenengo hamabostaldia. Ordutegia honakoa izango da:

Asteartetik igandera 10:30tatik 13:30tara eta 16tatik 19tara (igandetan goizez bakarrik)

Edozein zalantza izanez gero deitu arestian aipaturiko telefonora edota idatzi emailera..

ANIMATU ZAITEZTE, ZUEN ZAIN GAUDE!!

28th martxoa 2017

Antzerki emanaldia

Antzerki Tailerraren, gure neska-mutilen emanaldia

EGUNA:  EKAINAK 24 OSTIRALA
ORDUTEGIA: 18:00
LEKUA: LUGARITZ Kultur Etxea (Heriz Pasalekua 20 – ANTIGUO)
SARRERA: / DOHAINIK
ANTZEZLANAK: SUEÑOS (haurrak), EL AMOR A JUICIO (gazteak)

Emanaldi ondoren, AYETEn (GAUTENAko bulegoetan) askaritxo bat egingo dugu, hortarako bakoitzak elkarbanatzeko, zerbait eraman beharko du. ANIMATU ETA ETOR ZAITEZTE NAHI DUZUTEN GUZTIAK!!

AHO-HORTZETAKO GARBITASUNA

Kirol Etxea (Anoeta-Donostia) Ekainak 14 18:30tan

Quiron-eko Odontologiako zerbitzuko zuzendaria den JUAN CRUZ RUIZ VILLANDIEGOk, ahoan manipulatzen uzten ez direnentzako, aho-hortzetako garbitasun on bat mantetzeko behar diren estrategiak erakutsiko dizkigu.

GAUTENAk “2016 HIRITAR EUROPEAR ZARIA” jasoko du. Europar Parlamentuak 50 erakunde europerrak izendatu ditu zari hau jasotzeko eta horien artean GAUTENA dago. Zorionak ere zaria jasoko duten beste bi estatuko erakundeei: “ONCE” eta “PROACTIVA OPEN ARMAS”

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon