In: Uncategorized @eu

Apirilaren 6an tradizio bihurtu den URDINDUZ ibilaldi solidarioa ospatuko dugu Tolosan. Helburua gizartean Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) ikusgai egitea eta nahaste horren inguruan kontzientzia piztea da. Ibilaldia goizeko 11:30tan hasiko da Tringuloan eta toki berean amaituko da festa giroan

Tolosako Udalaren laguntzarekin, datorren apirilaren 2an ospatuko den Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Egunaren harira hainbat sentsibilizazio jarduera antolatu ditugu herrian.

Martxoak 30, igandea: ESERLEKU URDINA

Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitutako zinema-saioak dira hauek. Askotan, autismoa duten pertsonek zailtasunak izaten dituzte zinema-saio arruntetara joateko. Horregatik, oraingoan egokitzapen txikiak egingo dira, hala nola saioan argi ahula piztuta mantentzea, mugitzeko askatasuna egotea, bolumena murriztea edo iragarkirik ez izatea.

– Lekua: Leidor antzokia, Tolosa.
– Ordutegia: 17:00
– Filma: Policán
– Hizkuntza: gaztelania

SARREREN EROSKETA

Apirilak 3, osteguna: MAHAI INGURUA

Familia, profesional eta autismoa duten pertsonek beren esperientziak eta bizipenak partekatuko dituzte saio honetan. Aukera ona izango da ikusarazten ari garen errealitatea lehen pertsonan ezagutzeko.

– Lekua: Tolosako udaletxeko udalbatza-aretoa
– Ordutegia: 19:00
– Sarrera: librea eta dohainik

 Apirilak 4, ostirala: BERTSO SAIO MUSIKATUA

Autismoa eta dibersitatea mintzagai izango dituen bertso-jaialdia dugu hau. Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola, Julio Soto eta Onintza Enbeita izango dira bertsolariak.

Musikariak, berriz, Aner Peritz “Euzkitze” eta Libe Goenaga izango dira eta gai-jartzaile modura Maite Aizpurua arituko da.

– Lekua: Fronton, Tolosa.
– Ordutegia: 19:00
– Sarrera: librea eta dohainik

Apirilak 6, igandea: URDINDUZ IBILALDIA

Ibilaldia 11:30ean hasiko da Trianguloan. Bertan, aurretik, URDIN BAT, URDIN ANITZ lelodun kamiseta urdinak egongo dira salgai. Lelo honekin autismoaren espektroaren barruan dagoen aldakortasun handia adierazi nahi dugu.

Marea urdin batek Tolosako kaleak zeharkatuko ditu, 1,5 km inguruko distantzia bat ibiliz. Ibilaldia Jun Da Jo txaranga girotuko du bere musikarekin eta herriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ospetsua izango dugu bidelagun.

Ibilaldia Trianguloan amaituko da festa giroan, jatekoa eta edatekoa izango dugu familian eta lagunartean gozatzeko. Gaztetxoek aurpegiak margotu ahalko dituzte edo Atracciones Sanz enpresak jarriko dituen gaztelu puzgarrietan salto egin. Eguraldi txarra egiten badu, puzgarriak Herrikide Ikastetxean 0-12 jarriko dira eta euririk espero ez bada Alondegia izango da beraien kokapena. Photocall bat ere izango dugu bertaratzen direnek eguneko oroigarri dibertigarria eraman ahal izan dezaten.

Naturaren Doinuak proiektuak, kulturaren bidez gizartean eragin bat sortzea helburu duenak, Gautenari eskainitako Agian Infinitoa abestia aurkeztuko du, musika eta dantza uztartzen dituen tailer ireki batekin.

ABESTIA ENTZUN NAHI? – AGIAN INFINITOA

URDINDUZ ekimenaren baitan, Aitor Benitez -Benny- artistak inklusioaren mural bat margotu du Alondegiko horma batean. Irudiak unibertso anitz bat erakusten du, non elementu ezberdinak elkarrekin bizi diren.

Programazio hau guztia Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren laguntzari esker egin daiteke. Ezin dugu ahaztu herriko hainbat denda eta enpresek eskainitako laguntza. Gure eskerrik beroenak ematen dizkiegu guztiei beraien babesarengatik.

URDINDUZ 2025 – PROGRAMAZIOA

URDINDU BIHOTZAK!!

Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa Donostiara itzuliko da. Kursaal Auditorioan, 2025eko martxoaren 6an, 13an eta 20an, arratsaldeko 19:00etan, autismoaren inguruko hiru hitzaldi izango dira: gurasotasun positiboa, AEN duten pertsonen zentzumen-prozesamenduko desberdintasunak, autismoa eta jazarpena. Sarrera librea da lekua bete arte.

1. “Apoyo familiar de calidad desde el enfoque de la Parentalidad Positiva”

Gurasotasun positiboa emozionalki segurua eta estimulatzailea den giro bat sortzean datza, non adingabeek aurrera egin eta ahalik eta potentzial handiena lor dezaketen. Hitzaldi honetan gurasoen zereginaren konplexutasuna eta lan hori egiteko baldintza onak bermatuko dituzten kalitatezko laguntzak izateko beharra jorratuko dira.

HIZLARIA: María José Rodrigo

Santa Cruz de Tenerifeko La Laguna Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzako Departamentuko katedradun emeritua. Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioko gurasotasun positiboaren arloko adituen taldeko koordinatzailea. Argitalpen askoren egilea da, eta gurasotasun positiboaren programak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen parte hartu du, kalteberatasun psikosozialaren eta desgaitasunaren eremuan.

2. “Autismo y acoso escolar escolar, rompiendo barreras y construyendo inclusión”

Autismoa duten kideen aurkako jazarpena ez da desberdintasunetatik sortzen, aniztasuna baloratzen ez duen ingurune bateko intolerantziatik baizik. Hitzaldi honetan irakasleentzako, familientzako eta ikasleentzako estrategiei buruz hitz egingo dugu, aniztasunean oinarritutako bizikidetzatik ingurune seguru eta inklusiboen sorkuntzaraino. Elkarrekin errealitatea alda dezakegu inor baztertua izan ez dadin.

HIZLARIA: Juana Hernández

Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea. Bere esperientzia profesionala autismoa duten ikasleen hezkuntza inklusiboarekin lotuta dago. Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin lankidetzan aritu ohi da. Hainbat argitalpenen egilea da; besteak beste, “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias”.

3. “La vida familiar ante las diferencias en el procesamiento sensorial de una persona con TEA”

Gaur egun badakigu zentzumen-prozesamenduan desberdintasunak dituzten AEN duten haurrak arrakastaz molda daitezkeela etxe eremuko edota ingurune komunitarioetako eguneroko jarduera esanguratsuetan familiaren laguntzari esker. Hitzaldian familientzako gida izan daitezkeen estrategiak jorratuko dira, familia osoaren bizi-kalitatea hobetzeko helburua dutenak.

HIZLARIA: Marga Cañadas

Valentziako Unibertsitate Katolikoko irakaslea eta bertako Arreta Goiztiarreko zentroko zuzendaria. Terapeuta okupazionala da, antropologoa, eta Arreta Goiztiarreko doktoregoa du. Gaur egun, arreta goiztiarraren eremuan gomendatutako praktikak ezartzeko hainbat proiektutan parte hartzen du erakunde desberdinekin; Plena Inclusión, lurralde-administrazioak edota Paraguai, Txile, Argentina eta Kolonbiako hainbat erakunderekin.

SARRERA LIBREA ETA DOAKOA LEKUA BETE ARTE

ESKUORRIA AUTISMOARI BURUZKO HITZALDI-ZIKLOA 2025

 

 

Maiatzaren 21 eta 22ko asteburuan Gautenan ohikoa bihurtu den URDINDUZ ibilaldi solidarioa ospatuko dugu. Helburua gizartean Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) ikusgai egitea eta nahaste horren inguruan kontzientzia piztea da.

Ibilaldia maiatzaren 22an izango da, nahiz eta egun bat lehenago, maiatzaren 21ean, ekintza desberdinak egongo diren Donostiako Alderdi Eder parkean.

Larunbata, maiatzak 21

Larunbat arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, Donostiako Alderdi Eder parkean hainbat musika emanaldi izango dira eta, beste batzuen artean, AEN eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek parte hartuko dute. Parke berean jarritako karpa batean autismoari, Gautenaren historiari eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko erakusketa bat egongo da, baita elkartearen kamisetak eta oihalezko poltsak saltzeko gune bat ere.

Karpan bertan, Aramendia Gozotegiak emandako produktuak salduko dira. Gautenari ekimen honetan lagundu nahi izan gaitu eta horregatik gure eskerrik beroenak ematen dizkiegu. Aldi berean, garagardo postu bat eta txikienentzako globoflexia gune bat ere izango dugu.

Igandea, maiatzak 22

Igandea ibilaldiaren eguna da eta goizeko 11:30etan hasiko da Alderdi Eder parkean. Aurretik, 10:45ak aldera, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako plus txarangako ikasleek musika emanaldi ezberdinekin alaituko dute goiza.

Aurten, Kontxako pasealekuko obrak direla eta, URDINDUZen ibilbidea desberdina izango da. Irteera eta iritsiera Alderdi Eder parkean egingo dira. Ibilbidea honakoa izango da: Alderdi Eder – Portua – Paseo Berria – Boulevard – Alderdi Eder. Donostiako parkea urdinez beteko dugu musikaz, jatekoaz eta edatekoaz gozatzen dugun bitartean.

ZUEK GABE EZINEZKOA IZANGO ZELAKO, EGIN DEZAGUN BIDEA ELKARREKIN!!

Autismoari buruzko GAUTENAk antolatutako ohiko Hitzaldi Zikloa Kursaal Auditoriara itzuliko da. Hiru saio egingo dira martxoan eta askotariko gaiak jorratuko ditugu, hala nola Autismoaren Espektroko Nahastea duten haurren esku-hartzea, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege-erreforma berria eta autismoa hezkuntza-diseinuetan.

1. AUTISMOA DUTEN HAURREN ESKU-HARTZEA

Data: martxoak 3
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlariak: Joaquín Fuentes Biggi eta Irma Isasa

Joaquín Fuentes eta Irma Isasa Policlinica Gipuzkoako Haur eta Nerabeen Psikiatria Zerbitzuan lan egiten dute, Donostian. Biek emango diote hasiera 2022ko autismoari buruzko Hitzaldi Zikloari eta autismoa duten umeen esku-hartzearen gaia jorratuko dute. Policlinica Gipuzkoan lan egiteaz gain GAUTENArekin ere harreman oso estua dute: Joaquín ikerketako aholkulari gisa eta Irma Adingabeentzako Programaren arduradun gisa.

2. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN GAITASUN JURIDIKOA

Data: martxoak 10
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlaria: Javier Pardo

Javier Pardo Arruti Abogados bulegoko abokatua da, desgaitasuna duten pertsonen gaitasunari buruzko prozesu judizialetan bederatzi urtez lanean diharduena. Hitzaldian, 2021ean onartutako desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege-erreforma berriaren aldaketak aztertuko ditu. Erreforma horrek pertsona horien borondatearen eta lehentasunen errespetuan oinarritutako sistema berri baten oinarriak ezartzen ditu.

3. AUTISMOA HEZKUNTZA-DISEINUETAN: ESKOLA ATSEGINA LORTZEKO PROPOSAMENAK

Data: martxoak 17
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlaria: Aitor Larraceleta

Aitor Larraceleta Entzumena eta Hizkuntzako irakaslea da Asturiasko Printzerriko Hezkuntza Saileko ACNEAE Eskualde Taldean eta “Las gafas para ver azul autismoari buruzko blogaren arduraduna ere bada. Bere hitzaldian, hezkuntza-inguruneetan egindako diseinuetan perspektiba aldaketak duen garrantziaz arituko da, AEN duten ikasleentzat leku atseginagoak bihur daitezen. Hori lortzeko zenbait proposamen egingo ditu.

12th urtarrila 2021

GABONETAKO LOTERIAREN SARIA

Zorioneko gaude! GAUTENAren zenbakia saritua izan zen 2020ko abenduaren 22an ospatutako Gabonetako loteriaren zozketan. Saria 5€koa da jokatutako euro bakoitzeko, eta parte-hartze bakoitzean 4€ jokatzen ziren.

Saria urtarrilean zehar kobratu ahal izango da jarraian azaltzen diren leku guztietan. Zerrendan dauden dendetan saria kobratu ahal izateko nahitaezkoa izango da loteria denda horietan erosi izana.

Otsailetik aurrera, Aieteko bulegoan bakarrik kobratu ahal izango da saria.

SARIA KOBRATZEKO LEKUAK

DONOSTIA

> Aieteko egoitza (Francisco López Alen, 4)
          – Otsailetik aurrera ere kobratu ahal izango da.
> CEMEI eraikineko bulegoak (Portuetxe Kalea, 23)
> Papeleria Garín (Artzai Onaren Enparantza, 20 etxabea)
> Textiles Kontxi (Calle Virgen del Carmen, 15)

ZUMARRAGA

> Gautenako lokala (Plaza Navarra, 5)
          – Egunak: 21-22, 28-29 de enero
          – Ordutegia: 11:00tatik 13:00tara eta 17:00tatik 19:00tara.

EIBAR

> Gautenako lokala (Jardines de Argatxa, s/n)

ARRASATE

> Gautenako lokala (Pº de Arrasate, 1-bajo)

LASARTE-ORIA

> Mabel denda (Hipodromo Etorbidea 1)
          – Arratsaldeetan 17:30tatik 19:30tara.

¡¡Mila esker GAUTENAko loteriarekin egin zareten guztioi!!
20th azaroa 2020

GAUTENA EUSKARALDIAREKIN!

Euskaraldia hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da. Helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu. Nola? Ariguneen bitartez.

Gautenak bat egiten du Euskaraldiarekin

GAUTENAko egoitza kanpo-arigune

Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. Entitate barruan osatu daitezke (barne-ariguneak) edo entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo-ariguneak). Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute.

Gautenan hamaika Arigune osatu ditugu: 8 barne-arigune eta 3 kanpo-arigune. Barne-ariguneak egunerokoan elkarlanean diharduten lantaldeek osatu dezakete. Gure kasuan guztiak gela egonkorrak dira. Kanpo-ariguneak, berriz, Gautenak familia eta herritarrekin harremana ezartzen duten hiru lekuetan osatu ditugu: erakundeko egoitzan Donostian, CEMEI eraikineko bulegoan eta Zumarragako lokalean.

Gogoratu, GAUTENAn euskaraz egin dezakezu!

Donostiako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Itzurunek, 2020an GAUTENArekin lankidetzan dihardu EKIMEN ERRALDOIAren bidez.

EKIMEN ERRALDOIA Itzurunek antolatzen duen proiektua da, Donostiako Aste Nagusia modu solidarioan bultzatzeko. Ekintza solidario honetan elastiko solidario bat diseinatu eta salgai ipintzen dute. Kamiseta horren irabaziak Gipuzkoako elkarte bati ematen zaizkio, oraingoan GAUTENAri.

ZURE KAMISETA SOLIDARIOA ESKURATU

Abuztuaren 3tik aurrera, kamisetak 10 euroan egongo dira salgai Donostiako SUPER AMARA dendetan (Benta Berri, Isabel II, C.C. San Martin merkataritza -zentroa, Loiolako Erriberak).

Mila esker Itzurun, Super Amara eta Donostia/San Sebastián Festak-i, guztiontzat zaila den urte honetan zuen laguntza emateagatik.

Ez geratu zure kamiseta solidariorik gabe!

#ERRALDOIAIZAN

Egun zailak dira guztiontzat. Covid-19 birusaren hedapenarengatik sortutako osasun-krisiak etxean geratzera derrigortu gaitu. Bat-bateko aldaketa honek testuinguru berri batera egokitzera behartu gaitu, gure errutinak aldatzera. Hori bereziki zaila da autismoaren espektroko nahastea duen pertsona batentzat. AENaren ezaugarri den pentsamendua eta jokabidea malgutzeko zailtasunek estres eta antsietate maila altuak jasatera eraman ditzakete, konfinamenduarengatik larriagotzen direnak.

Egoera honetan autismoa duten pertsonen autoerregulatzeko zailtasunak areagotu daitezke eta honekin batera portaera desafiatzaileak sortu. Etxean geratzeko agindua ez ulertzeak portaera arazoak egotera ekar ditzake eta autismoa duen pertsonak bere buruari edota besteari eraso egitea.

Ateratzea premia bat denean

Osasun-Ministerioak AEN duten pertsonen eta beraien familien kalteberatasun egoera aitortu du eta 2020ko martxoaren 20ko 76. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako honako instrukzioa eman du: “habilitan a las personas con discapacidad, que tengan alteraciones conductuales, como por ejemplo personas con diagnóstico de espectro autista y conductas disruptivas, el cual se vea agravado por la situación de confinamiento derivada de la declaración del estado de alarma, y a un acompañante, a circular por las vías de uso público, siempre y cuando se respeten las medidas necesarias para evitar el contagio”.

Nahiz eta araudian adierazita ez egon, Gautenak honako dokumentuak gainean eramatea gomendatzen du:

* Desgaitasun txartela edota ziurtagiria.

* COVID-19arengatik sortutako osasun-krisiaren kudeaketarako interpretazio-irizpideak ezartzen dituen 2020ko martxoaren 19ko instrukzioaren kopia.

Elkar ulertzea eta errespetua

Elkar ulertzea eskatzen diogu gizarteari AEN duten pertsonen eta beraien laguntzaileen irteerak errespetatzeko. Irteera hauek ezinbesteak bultzatuta gertatzen dira eta alarma egoerako legediak babesten ditu. Horregatik ez litzateke beharrezkoa izan beharko identifikagarri bisualak erabiltzea bizilagunen begiradak eta errietak saihesteko. Aitortu zaien kalera ateratzeko eskubidearen erabilera askea egiten ari dira, besterik gabe.

Gautenak, 1994. urtetik, urtero antolatzen du autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa bat non sektoreko hainbat profesionalek parte hartzen duten Autismoaren Espektroko Nahastearen (AEN) inguruko gaiak jorratzeko. Aurtengo Zikloa Donostiako Kursaal Auditorioan egingo da otsailaren 6, 13 eta 20 egunetan, arratsaldeko 19:00etan. Hauek izango dira hizlariak eta landuko diren gaiak:

Otsailak 6: “Dibujando con Maria” Miguel Gallardorekin.

Miguel Gallardo Mariaren aita eta ilustratzailea da. “María y yo” eleberriaren egilea da, autismoaren mundura begirada xamur, sentikor eta dibertigarrian gerturatzen gaituena. Bertan Miguelek bere alabarekin duen erlazio zoriontsua erakusten du eta batera bizi dituzten bidaiak eta abenturak kontatzen ditu. Lan honek Kataluniako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen 2008an.

Istorio honetan oinarritzen den dokumentala, Canariasetan bizitako oporra batzuk kontatzen dituena, Goya Sarietan finalista izan zen.

 

Otsailak 13: “Investigación y apoyo en el autismo: nada sobre mí, sin mí…” Joaquín Fuentesekin.

Joaquín Fuentesek, Gipuzkoako Poliklinikako Haur-psikiatria zerbitzuko arduradun denak, bigarren hitzaldia emango du autismoaren ikerketari buruz. Besteak beste, ASDEU-Gipuzkoa proiektuaren ikertzaile nagusia izan zen, Europako 12 lurraldeetan Autismoaren Espektroko Nahastearen prebalentzia neurtzea helburu zuen europar programa.

2014ko Donostiako Urrezko Danborraren irabazle, Fuentes doktorea GAUTENAren garapenean funtsezkoa izan da, Mediku Zunzendari eta Aholkulari Zientifiko bezala.

Otsailak 20: “Salud mental en las personas que cuidan: la importancia de la flexibilidad psicológica y procesos de aceptación” Wenceslao Peñate.

Wenceslao Peñate, Psikologia Klinikoan katedraduna, gaur egun La Laguna Unibertsitateko (Canarias) Psikologia Klinikoa, Psikobiologia eta Metodologia sailean egiten du lan.

Hitzaldian zailtasun kronikoak dituzten pertsonak bere kargu hartzen dituztenen buruko osasunaren gaia landuko da eta nola hobetu daitekeen zaintzale hauen ongizate psikologikoa eta bizi-kalitatea.

13th abendua 2019

BOLA SOLIDARIOA 2019

Bigarren urtez Gautenak Bola Solidarioaren ekimena martxan jarri du Gabon hauek urdinez apaintzeko eta autismoa ikusgai egiteko. Baina, ¿zer da Bola Solidarioa?

Nolakoa da Gautenako Bola Solidarioa?

Gabonetako bola hauekin Eguberria zoriondu daiteke piktograma bidez, ARASAACeko piktograma bat, komunikazioa handigarriaren plataforma.

Piktogramak oso lagungarriak dira autismoa duten petsona askorentzat eta bere erabilerarekin gizarte irisgarriago eta inklusiboago baten beharra aldarrikatu nahi dugu.

Bola banakako kartoizko kaxa batean dator eta barruan autismoari buruz gizarteak ezagutu beharko lituzkeen mezu desberdinak daude. Autismoa dutenen errealitatea den bezalakoa islatzen duen AENaren irudia helarazteko bertan behera utzi behar ditugun mitoak eta sinismen faltsuak.

Autismoa duen perstona bat ezagutzen baduzu, autismoa duen pertsona bat ezagutzen duzu.
¿Non eta zein preziotan lortu dezaket Gautenako Bola?

Prezioa 5€takoa da eta honako salmenta puntuetan eskuratu daiteke:

Donostia

Gautenako egoitza (Calle Francisco Lopez Alen, 4)
Textiles Kontxi denda (Calle Virgen del Carmen, 15)
La Tienda del Bordado (Euskal Herria Kalea, 4)
Bacalaos Arrasate (Adarra supermerkatua – Calle Arrasate 42, bajo)

Zumarraga

Gautenako lokala (Plaza Navarra, 5)

Eibar

Gautenako lokala (Jardines de Argatxa, s/n)

Lasarte-Oria

Mabel denda (Avda del Hipodromo 1)

Aretxabaleta

Hirusta jatetxea (Ilargi plaza 3-4)

Olaberria

Gasogas gasolindegia (Ctra. N1, Km 417)

Irun

Luis García Eguimendia farmazia (Bartolome de Urdinso Kalea, 17)

Igo zure argazkia Bolarekin sare sozialetara!

Gautenako Bola Solidarioa eskuratzen baduzu argazkia zure sare sozialetara igotzera animatzen zaitugu barruan aurkitzen den mezuarekin, edo beste batekin, eta #BolaSolidariaGautena edo #GautenakoBolaSolidarioa hashtag-arekin. Familiaren argazki bat, lagunekin afaltzen, haurrak jolasean, zuhaitza apaintzen, Bolaren argazki bat, zuhaitzarena, etxeko animalia bihurrikeriaren bat egiten… imaginazioa erabili eta egin dezagun ikusgai autismoa sareetan! Argazkia info@gautena.org helbidera ere bidali dezakezue edo mezu zuzenaz gure Facebook, Twitter edo Instagram kontuetara.

Gabon hauek, inoiz baino urdinagoak!

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon