URDINDUZ 2021

URDINDUZ 2021

URDINDU GURE MUNDUA!

Gautenako eguneko zentroetako eta etxebizitzetako gazteek eta helduek bideo dibertigarri hau sortu dute Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunaren harira.

Pandemiaren ondorioz, aurten URDINDUZ ekimena eraldatu egin behar izan da eta bideo honen helburua jendearen parte-hartzea sustatzea zen. Bideoan ikus daitekeenez, baloi urdin bat eskuz esku pasatzen da eta jasotzen duen pertsona urdin kolorez janzten du. Hori guztia, Marea Urdina elkartearen abestia bidelagun dugularik.

GIPUZKOA URDINDU ZEN!

2021eko apirilaren 2an Gipuzkoako herri askotako kale eta etxeak urdinez jantzi ziren Autismoaren Espektroko Nahastea ikusgai egiteko.

Mapan urdinez margotutako udalerrietan klik eginez gero, herri horietatik jasotako URDINDUZ 2021 ekimeneko argazkiak ikus daitezke. Autismoaren Nazioarteko Egunean jasotako irudi guztiak jarraian ikusteko sakatu beheko botoian.

URDINDUZ 2021 KARTELA

Amaia Etxepetelekuk, bere anaia Jonen laguntzarekin (@amgeemejonpozik), kartel zoragarri hau sortu du URDINDUZ 2021erako. Bertan, AEN ikusgai egin nahi duen orori apirilaren 2an urdinez jantzita kalera irteteko gonbita egiten zitzaion.

Amaiak berak ere bihotz itxurako diseinu hau sortu du, norberaren izena idazteko bertan edota ekimeneko argazkia nondik bidaltzen den adierazteko.

'NIRE LAGUNAK AEN DAUKA' ESKUORRIA

Nire laguna gaixorik dago? Sendatuko da? Nik AEN izan dezaket? Nola izan naiteke lagun ona?

Dokumentu honek modu argi eta erraz batean erantzuten die galdera horiei eta beste batzuei. AEN duten ikaskideak dituzten haurren familiei autismora hurbiltzea helburu duen gida bat da hau. Haurren artean kontzientziazio handiagoa sortzeko tresna erabilgarri bat izan nahi du.

Gida Joana Uriartek sortu du bere borondatez eta prozesuan bere lagun Maialen Larrañagaren laguntza izan du. Larrañaga Martinen ama da, AEN duen hiru urteko haurra.

Maialenek ezin hobeto azaldu du gida honen helburua. El Diario Vasco egunkariak egindako erreportaje batean dioenez, gida hau Joana bezalako amentzat izango litzateke, beraien seme-alabei gako batzuk eman nahi dizkietelako nirea bezalako umeekin harremana izan ditzaten. Adiskidetasun keinu ederra.

'JOLAS URDINA' SENTSIBILIZAZIORAKO JOLASA

Ikastetxeetako sentsibilizazio-jarduerak mugatuta dauden une honetan, Gautenako Hezkuntza Zerbitzuko bi profesionalek, Jurdana Mendivek eta Ane Eizmendik, autismoa ikasgeletara modu erakargarrian hurbiltzeko jolas bat sortu dute. OHARRA: jolasa deskargatu behar da behar bezala funtziona dezan. OHARRA: beharrezkoa da jolasa deskargatzea ondo funtzionatu dezan.

ESKOLAK

'LIGHT IT UP BLUE' EKIMENA

Ia Gipuzkoako 15 eraikin urdinez argiztatzeko erronka lortu dugu! Guztira, 13 eraikinek egin dute bat ‘Light It Up Blue’ ekimenarekin, AEN duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adieraztea xede duen mundu mailako ekimena.

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon