By: Gautena

URDINDUZ 2026

Datorren martxoaren 29an kaleak urdin kolorez beteko ditugu berriro URDINDUZen edizio berri baten. Urtero familiak, profesionalak eta gizarte inklusiboago batekin konprometituta dauden pertsonak biltzen dituen egitasmoa dugu hau.

URDINDUZ 2026 kartela (Egilea: Pablo Avilés)

URDINDUZ 2026 kartela (Egilea: Pablo Avilés)

Oraingoan, martxa Donostian egingo da eta ibilbide berria izango du. Sagues izango dugu topagune, eta 11:30ean abiatuko gara Zurriola pasealekutik Kursaalera iritsi arte. Bertan, taldeko argazki baterako geldialdia egingo dugu, Saguesera itzultzeko bideari ekin aurretik. EuskOrleans txarangaren erritmoak girotu du martxa.

Ibilaldia amaitutakoan, goizak jai giroan jarraituko du. Saguesen jatekoa eta edatekoa izango dugu, photocall bat eguneko oroigarri polit bat eramateko, txikienentzako aurpegiak margotzeko postua eta puxikekin figurak sortzeko gune bat ere. Los Diversos musika taldearen emanaldia ere izango dugu, MusikaNaiz Musika eta Musikoterapia Zentroak sustatua. Los Diversas proiektu musikal inklusibo bat da, desgaitasunen bat duten eta ez duten pertsonak talde berean biltzen dituena, premisa argi batekin: musika ezberdintasunetatik haratago konektatzen gaituen hizkuntza unibertsala da.

Nabarmendu nahi dugu, halaber, aurtengo ibilaldiaren kartela Pablo Avilések sortu duela, Gautenako gazte batek, artista eta diseinatzaile grafikoa dena. Eskerrak eman nahi dizkiogu bere eskuzabaltasunagatik eta egindako lan bikainaregatik. Bere lanari buruz gehiago jakin nahi duenak bere webgunea bisitatu dezake: pavilesoliveros.es.

Antolakuntzatik herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera eta mezua zabaltzera. Helburua sinplea eta indartsua da: hiria urdinez janztea, aniztasuna ospatzea eta goiz polit batez gozatzea jai giroan eta familia artean.

Martxoaren 29an autismoa ikusgai egiteko elkartuko gara!
2026ko Hitzaldien Zikloa | Ciclo de Conferencias 2026

2026ko otsailaren 26an eta martxoaren 5ean eta 12an, 19:00etan, Gautenak antolatutako Autismoari buruzko Hitzaldien Zikloaren edizio berri bat ospatuko da Kursaalean (Donostian). Aurten, elikadura, kirola inklusio-tresna gisa eta jokabide-arazoen ulermena eta laguntza izango ditugu mintzagai.

Sarrera librea era doakoa izango da.

2026ko Hitzaldien Zikloa | Ciclo de Conferencias 2026

2026ko Hitzaldien Zikloa

1. “Acompañar la alimentación en el autismo”

Desberdintasun sentsorialek, zurruntasunak edota antsietate maila altuek eta, zenbait kasutan, motrizitate-zailtasunek autismoa duten pertsonen elikaduran eragina izan dezake. Horrek osasunean eta bizi-kalitatean eragiten du orokorrean. Hitzaldi honetan egoera horiek hobeto ulertu eta horiei errespetuz aurre egiteko argibideak eskainiko dira. Nutrizioaren oinarrizko alderdiei helduko diegu eta dieta dibertsifikatzeko, menuak egokitzeko eta janarien inguruko esperientzia positiboak bultzatzeko estrategiak proposatu dira.

HIZLARIA: Patricia Esteban

Patricia Esteban

Patricia Esteban

Neurogarapenaren Nahasteetako elikaduran doktorea da, Autismoan espezializatua, eta Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua. Haurren elikadura-nahasmenetan aditua da, bereziki autismoan. Ikerketa desberdinetan aktiboki parte hartzen du eta nazioarteko aldizkari zientifikoetan argitalpenak ere idazten ditu.

Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiako Nutrizio Pediatrikoko Ikerketa taldeko kidea da. Gainera, unibertsitateko irakasle izateaz gain, autismoari lotutako profesionalen eta erakundeen prestatzaile gisa dihardu, bai estatuan, bai nazioartean.

2. “8.000 sin barreras: visibilizando el autismo a través del deporte”

Proiektu honek kirola erabiltzen du gizartea eraldatzeko motor gisa, gizarteak ezartzen dituen mugak berrikusteko beharra azpimarratuz. Esperientzia erreal batetik abiatuta, Vanessak gure mugei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, baita laguntza eta aukerak berdinak izateko beharrari buruz hausnartzera ere. Baliabide eta laguntza egokiekin, pertsona autistek eskakizun handiko erronkei aurre egin diezaieketela nabarmendu nahi da.

HIZLARIA: Vanessa Almeida

Vanessa Almeida

Vanessa Almeida

Munduko Bela Txapelduna behin eta hiru aldiz Espainiako txapeldun. Kirol Merituaren Errege Aginduaren Urrezko Domina, Kirol Kontseilu Gorenak emana. Espedizio Buru izan da eta Espainiako Talde Paralinpikoaren entrenatzaile gisa aritu zuen 2012ko Olinpiar Jokuetan (Londres).

2021ean autismoa diagnostikatu zioten, eta alpinismoarekiko grina egoera hori ikusaraztera bideratu zuen. Gaur egun, 8.000 sin barreras deituriko proiektuaren buru da. Proiektu honek Manaslu (Himalaia) mendia, munduko zortzigarren tontorrik garaiena, igotzen duen lehen pertsona autista izatea du helburu.

3. “Comprender y acompañar los problemas de conducta”

Familiei eta profesionalei kezka handiena sortu ohi dieten jokabideak adierazi gabeko beharrekin edo komunikatzeko zailtasunekin lotuta egon ohi dira. Hitzaldi honek jokabide hauen aurrean begirada ulerkor bat izatea proposatzen du, berehalako erantzunetik haratago doana. Hain zuzen ere, prebentzioan, errespetuan eta ongizate emozionalean oinarritutako esku-hartzeak proposatzen ditu. Saioan zehar, jokabide horiei lotutako faktore nagusiak landuko dira, eta familiei zein profesionalei zuzendutako estrategia praktikoak partekatuko dira, autismoa duten pertsona modu egokiagoan laguntzeko.

HIZLARIA: Noemí Balmaña eta Jesús García

Noemi Balmaña

Noemí Balmaña

Autismoa duten haur eta nerabeentzako Ospitalizazio Partzialeko Programaren psikologo koordinatzailea da Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitalean. Bere zeregin klinikoa irakaskuntzarekin uztartzen du, hainbat masterretan eta graduondoetan autismoari buruzko prestakuntza eskainiz.

Era berean, artikuluak argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan, eta autismoaren espektroko ebaluazioari eta esku-hartzeari buruzko liburuetan parte hartu du. Arreta goiztiarreko Denver modeloan akreditatua dago eta Autismo Mas Casadevall fundazioko Batzorde Klinikoko kide era bada.

 

Jesús García

Jesús García

Gautenako psikologoa da 2003tik, erakundearen talde klinikoko kide da eta Jokabide Laguntza Positiboko programari atxikita dago. Hezkuntza zerbitzuarekin, eguneko arreta zentroekin eta etxebizitzekin egiten du lan; bertan artatzen ditugun pertsonen jarraipena egiten du eta orientazioa eskaintzen die pertsona hauen inguruan daudenei.

Gainera, prestatzaile gisa ere esperientzia badu. Ikastaro eta kongresu espezializatuetan (INICO, CEPI) parte hartu izan du, eta Fundación Orange bezalako erakundeekin kolaboratzen du, batez ere jokabidearekin lotutako prestakuntzak eskainiz.

 

SARRERA LIBRE ETA DOAKOA DA

2026KO HITZALDI-ZIKLOAREN ESKUORRIA

 

Laguntzaileak:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza

Fundación ONCE

Fundación ONCE

 

Aurten ere, Gautenatik gure loteria solidarioa jarri dug salgai. Entitatearekin elkarlanean aritzeko aukera zoragarri bat da eta, nork daki, agian zorionekoak gara!

Partizipazioak 5€ balio ditu, eta horietatik 1€ Gautenarenzat dohaintza izango da. Horrelako ekarpenek pertsona autisten eta haien familien bizi kalitatea hobetzen duten proiektuak bultzatzen laguntzen digu.

Bereziki eskertu nahi dugu Gautenako familien laguntza, loteria probintziako hainbat tokitan eskuragarri egotea ahalbidetu baitute.

Jarraian, aurtengo loteria erosteko lekuak hauek dira:

DONOSTIA
• Aieteko egoitza (Francisco López Alen, 4)
• CEMEI eraikina (Portuetxe Kalea, 23)
• La Tienda del Bordado (Euskal Herria Kalea, 4)
• Textiles Kontxi denda (C. Virgen del Carmen, 15) AGORTUTA
• Bor Bor (Kalea Nemesio Etxaniz, 2)
• Pin Up Coffee (San Bartolome Gaina K., 4, Bajo)
• Garin Papeleria (Plaza Buen Pastor, 20)

ZUMARRAGA
• Gautenako lokala (Navarra plaza, 5)

EIBAR
• Gautenako lokala (Argatxa Jardinak s/n) AGORTUTA

LASARTE-ORIA
• Mabel Moda (Hipodromo Etorbidea 1) AGORTUTA

HONDARRIBIA
• Fisioterapia Sokoa (Donostia kalea, 25)

IRUN
• Gautenako lokala (Araba kalea, 46) AGORTUTA
📞 Garrantzitsua: bertaratu baino lehenago mugikor honetara idatzi (619 66 85 94) loteria jasotzeko eguna eta ordutegia adosteko.
• Hegoa Bidaiak (Almirante Arizmendi Kalea, 4) AGORTUTA

Animatu parte hartzera eta partekatu dezagun aurtengo ilusioa!

Apirilaren 6an tradizio bihurtu den URDINDUZ ibilaldi solidarioa ospatuko dugu Tolosan. Helburua gizartean Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) ikusgai egitea eta nahaste horren inguruan kontzientzia piztea da. Ibilaldia goizeko 11:30tan hasiko da Tringuloan eta toki berean amaituko da festa giroan

Tolosako Udalaren laguntzarekin, datorren apirilaren 2an ospatuko den Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Egunaren harira hainbat sentsibilizazio jarduera antolatu ditugu herrian.

Martxoak 30, igandea: ESERLEKU URDINA

Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitutako zinema-saioak dira hauek. Askotan, autismoa duten pertsonek zailtasunak izaten dituzte zinema-saio arruntetara joateko. Horregatik, oraingoan egokitzapen txikiak egingo dira, hala nola saioan argi ahula piztuta mantentzea, mugitzeko askatasuna egotea, bolumena murriztea edo iragarkirik ez izatea.

– Lekua: Leidor antzokia, Tolosa.
– Ordutegia: 17:00
– Filma: Policán
– Hizkuntza: gaztelania

SARREREN EROSKETA

Apirilak 3, osteguna: MAHAI INGURUA

Familia, profesional eta autismoa duten pertsonek beren esperientziak eta bizipenak partekatuko dituzte saio honetan. Aukera ona izango da ikusarazten ari garen errealitatea lehen pertsonan ezagutzeko.

– Lekua: Tolosako udaletxeko udalbatza-aretoa
– Ordutegia: 19:00
– Sarrera: librea eta dohainik

 Apirilak 4, ostirala: BERTSO SAIO MUSIKATUA

Autismoa eta dibersitatea mintzagai izango dituen bertso-jaialdia dugu hau. Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola, Julio Soto eta Onintza Enbeita izango dira bertsolariak.

Musikariak, berriz, Aner Peritz “Euzkitze” eta Libe Goenaga izango dira eta gai-jartzaile modura Maite Aizpurua arituko da.

– Lekua: Fronton, Tolosa.
– Ordutegia: 19:00
– Sarrera: librea eta dohainik

Apirilak 6, igandea: URDINDUZ IBILALDIA

Ibilaldia 11:30ean hasiko da Trianguloan. Bertan, aurretik, URDIN BAT, URDIN ANITZ lelodun kamiseta urdinak egongo dira salgai. Lelo honekin autismoaren espektroaren barruan dagoen aldakortasun handia adierazi nahi dugu.

Marea urdin batek Tolosako kaleak zeharkatuko ditu, 1,5 km inguruko distantzia bat ibiliz. Ibilaldia Jun Da Jo txaranga girotuko du bere musikarekin eta herriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ospetsua izango dugu bidelagun.

Ibilaldia Trianguloan amaituko da festa giroan, jatekoa eta edatekoa izango dugu familian eta lagunartean gozatzeko. Gaztetxoek aurpegiak margotu ahalko dituzte edo Atracciones Sanz enpresak jarriko dituen gaztelu puzgarrietan salto egin. Eguraldi txarra egiten badu, puzgarriak Herrikide Ikastetxean 0-12 jarriko dira eta euririk espero ez bada Alondegia izango da beraien kokapena. Photocall bat ere izango dugu bertaratzen direnek eguneko oroigarri dibertigarria eraman ahal izan dezaten.

Naturaren Doinuak proiektuak, kulturaren bidez gizartean eragin bat sortzea helburu duenak, Gautenari eskainitako Agian Infinitoa abestia aurkeztuko du, musika eta dantza uztartzen dituen tailer ireki batekin.

ABESTIA ENTZUN NAHI? – AGIAN INFINITOA

URDINDUZ ekimenaren baitan, Aitor Benitez -Benny- artistak inklusioaren mural bat margotu du Alondegiko horma batean. Irudiak unibertso anitz bat erakusten du, non elementu ezberdinak elkarrekin bizi diren.

Programazio hau guztia Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren laguntzari esker egin daiteke. Ezin dugu ahaztu herriko hainbat denda eta enpresek eskainitako laguntza. Gure eskerrik beroenak ematen dizkiegu guztiei beraien babesarengatik.

URDINDUZ 2025 – PROGRAMAZIOA

URDINDU BIHOTZAK!!

Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa Donostiara itzuliko da. Kursaal Auditorioan, 2025eko martxoaren 6an, 13an eta 20an, arratsaldeko 19:00etan, autismoaren inguruko hiru hitzaldi izango dira: gurasotasun positiboa, AEN duten pertsonen zentzumen-prozesamenduko desberdintasunak, autismoa eta jazarpena. Sarrera librea da lekua bete arte.

1. “Apoyo familiar de calidad desde el enfoque de la Parentalidad Positiva”

Gurasotasun positiboa emozionalki segurua eta estimulatzailea den giro bat sortzean datza, non adingabeek aurrera egin eta ahalik eta potentzial handiena lor dezaketen. Hitzaldi honetan gurasoen zereginaren konplexutasuna eta lan hori egiteko baldintza onak bermatuko dituzten kalitatezko laguntzak izateko beharra jorratuko dira.

HIZLARIA: María José Rodrigo

Santa Cruz de Tenerifeko La Laguna Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzako Departamentuko katedradun emeritua. Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioko gurasotasun positiboaren arloko adituen taldeko koordinatzailea. Argitalpen askoren egilea da, eta gurasotasun positiboaren programak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen parte hartu du, kalteberatasun psikosozialaren eta desgaitasunaren eremuan.

2. “Autismo y acoso escolar escolar, rompiendo barreras y construyendo inclusión”

Autismoa duten kideen aurkako jazarpena ez da desberdintasunetatik sortzen, aniztasuna baloratzen ez duen ingurune bateko intolerantziatik baizik. Hitzaldi honetan irakasleentzako, familientzako eta ikasleentzako estrategiei buruz hitz egingo dugu, aniztasunean oinarritutako bizikidetzatik ingurune seguru eta inklusiboen sorkuntzaraino. Elkarrekin errealitatea alda dezakegu inor baztertua izan ez dadin.

HIZLARIA: Juana Hernández

Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea. Bere esperientzia profesionala autismoa duten ikasleen hezkuntza inklusiboarekin lotuta dago. Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin lankidetzan aritu ohi da. Hainbat argitalpenen egilea da; besteak beste, “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias”.

3. “La vida familiar ante las diferencias en el procesamiento sensorial de una persona con TEA”

Gaur egun badakigu zentzumen-prozesamenduan desberdintasunak dituzten AEN duten haurrak arrakastaz molda daitezkeela etxe eremuko edota ingurune komunitarioetako eguneroko jarduera esanguratsuetan familiaren laguntzari esker. Hitzaldian familientzako gida izan daitezkeen estrategiak jorratuko dira, familia osoaren bizi-kalitatea hobetzeko helburua dutenak.

HIZLARIA: Marga Cañadas

Valentziako Unibertsitate Katolikoko irakaslea eta bertako Arreta Goiztiarreko zentroko zuzendaria. Terapeuta okupazionala da, antropologoa, eta Arreta Goiztiarreko doktoregoa du. Gaur egun, arreta goiztiarraren eremuan gomendatutako praktikak ezartzeko hainbat proiektutan parte hartzen du erakunde desberdinekin; Plena Inclusión, lurralde-administrazioak edota Paraguai, Txile, Argentina eta Kolonbiako hainbat erakunderekin.

SARRERA LIBREA ETA DOAKOA LEKUA BETE ARTE

ESKUORRIA AUTISMOARI BURUZKO HITZALDI-ZIKLOA 2025

 

 

Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa 2024

Autismoari buruzko Hitzaldi Zikloa Donostiara itzultzen da. Kursaal Auditorioan, 2024ko martxoaren 7, 14 eta 21ean, autismoaren inguruko hiru hitzaldi izango dira: AEN duten pertsonentzako osasun-arreta, IKTen erabilera arduratsua eta desgaitasuna duten pertsonentzako guraso-ahalaren erreformaren ondorioak. Sarrera librea da lekua bete arte.

1. atención sanitaria a persona con tea

DATA: martxoak 7
LEKUA: Kursaal auditorioa, 1. aretoa (Donostia)
ORDUA: 19.00
HIZLARIA: Irene López

Irene López autismoan aditua den psikologoa da, esperientzia handia du autismoa duten pertsonei laguntza psikosoziala ematen, eta interes berezia du jokabide-laguntza positiboan, osasun mentalean eta familian oinarritutako esku-hartzean. Gaur egun, hezkuntza publikoko hezkuntza-orientatzailea da Madrilgo Erkidegoan, prestakuntza eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu Plena Inclusión Madriden, eta testuinguru naturaletan esku hartzen du AEN duten gazteekin. Beste argitalpen askoren artean, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordearen (CERMI)Guía práctica para facilitar la asistencia sanitaria a personas con autismo” gidaren egilekidea da.

2. Reforma de la patria potestad y de la tutela: implicaciones para las personas con discapacidad y sus familias y retos de futuro

DATA: martxoak 14
LEKUA: Kursaal auditorioa, 3. aretoa (Donostia)
ORDUA: 19.00
HIZLARIA: Rafael Armesto

Rafael Armesto Bizkaiko Abokatuen Elkargoko abokatua da. Plena Inclusión Legelarien Sareko kidea da FEVAS Plena Inclusión Euskadiren ordezkari gisa, baita LIBER Elkartearen Aholkularitza Juridikoko Foroko kidea ere, FUTUBIDE FUNDAZIOAren ordezkari gisa. Desgaitasunaren Zuzenbideko prestatzailea da hainbat eremutan eta gaiari buruzko hainbat foro eta argitalpenetan parte hartzen du.

2. Afrontando los riesgos tecnológicos mediante el uso responsable de la tecnología en el hogar. Pautas para familias de personas con autismo

DATA: martxoak 21
LEKUA: Kursaal auditorioa, 1. aretoa (Donostia)
ORDUA: 19.00
HIZLARIA: Lupe Montero

Lupe Montero Hezkuntza Bereziko irakaslea da, Autismoaren Espektroko Nahastean aditua. Gaur egun, Hezkuntza Inklusiboaren arloko zuzendaria da Smile and Learnen. Aulautista blogaren egilea eta Leo con Lula proiektuaren egilekidea da. Hainbat erakunde eta unibertsitaterekin lankidetzan dihardu AEN duten ikasleekin IKTen erabilerari buruzko priektuak garatzeko. Orange Fundazioak sustatzen duen “Teknologia eta autismoa” prestakuntza-seriea zuzentzen du, eta profesionalentzako prestakuntza-jarduerak egiten ditu normalean. Prestakuntza hauetan teknologiak desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko duen ahalmena erakusten du, bai ikaskuntzan, bai trebetasun funtzionalen garapenean.

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Maiatzaren 21 eta 22ko asteburuan Gautenan ohikoa bihurtu den URDINDUZ ibilaldi solidarioa ospatuko dugu. Helburua gizartean Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) ikusgai egitea eta nahaste horren inguruan kontzientzia piztea da.

Ibilaldia maiatzaren 22an izango da, nahiz eta egun bat lehenago, maiatzaren 21ean, ekintza desberdinak egongo diren Donostiako Alderdi Eder parkean.

Larunbata, maiatzak 21

Larunbat arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, Donostiako Alderdi Eder parkean hainbat musika emanaldi izango dira eta, beste batzuen artean, AEN eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek parte hartuko dute. Parke berean jarritako karpa batean autismoari, Gautenaren historiari eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko erakusketa bat egongo da, baita elkartearen kamisetak eta oihalezko poltsak saltzeko gune bat ere.

Karpan bertan, Aramendia Gozotegiak emandako produktuak salduko dira. Gautenari ekimen honetan lagundu nahi izan gaitu eta horregatik gure eskerrik beroenak ematen dizkiegu. Aldi berean, garagardo postu bat eta txikienentzako globoflexia gune bat ere izango dugu.

Igandea, maiatzak 22

Igandea ibilaldiaren eguna da eta goizeko 11:30etan hasiko da Alderdi Eder parkean. Aurretik, 10:45ak aldera, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako plus txarangako ikasleek musika emanaldi ezberdinekin alaituko dute goiza.

Aurten, Kontxako pasealekuko obrak direla eta, URDINDUZen ibilbidea desberdina izango da. Irteera eta iritsiera Alderdi Eder parkean egingo dira. Ibilbidea honakoa izango da: Alderdi Eder – Portua – Paseo Berria – Boulevard – Alderdi Eder. Donostiako parkea urdinez beteko dugu musikaz, jatekoaz eta edatekoaz gozatzen dugun bitartean.

ZUEK GABE EZINEZKOA IZANGO ZELAKO, EGIN DEZAGUN BIDEA ELKARREKIN!!

Autismoari buruzko GAUTENAk antolatutako ohiko Hitzaldi Zikloa Kursaal Auditoriara itzuliko da. Hiru saio egingo dira martxoan eta askotariko gaiak jorratuko ditugu, hala nola Autismoaren Espektroko Nahastea duten haurren esku-hartzea, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege-erreforma berria eta autismoa hezkuntza-diseinuetan.

1. AUTISMOA DUTEN HAURREN ESKU-HARTZEA

Data: martxoak 3
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlariak: Joaquín Fuentes Biggi eta Irma Isasa

Joaquín Fuentes eta Irma Isasa Policlinica Gipuzkoako Haur eta Nerabeen Psikiatria Zerbitzuan lan egiten dute, Donostian. Biek emango diote hasiera 2022ko autismoari buruzko Hitzaldi Zikloari eta autismoa duten umeen esku-hartzearen gaia jorratuko dute. Policlinica Gipuzkoan lan egiteaz gain GAUTENArekin ere harreman oso estua dute: Joaquín ikerketako aholkulari gisa eta Irma Adingabeentzako Programaren arduradun gisa.

2. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN GAITASUN JURIDIKOA

Data: martxoak 10
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlaria: Javier Pardo

Javier Pardo Arruti Abogados bulegoko abokatua da, desgaitasuna duten pertsonen gaitasunari buruzko prozesu judizialetan bederatzi urtez lanean diharduena. Hitzaldian, 2021ean onartutako desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege-erreforma berriaren aldaketak aztertuko ditu. Erreforma horrek pertsona horien borondatearen eta lehentasunen errespetuan oinarritutako sistema berri baten oinarriak ezartzen ditu.

3. AUTISMOA HEZKUNTZA-DISEINUETAN: ESKOLA ATSEGINA LORTZEKO PROPOSAMENAK

Data: martxoak 17
Lekua: Kursaal, 2. aretoa.
Ordutegia: 19:00
Hizlaria: Aitor Larraceleta

Aitor Larraceleta Entzumena eta Hizkuntzako irakaslea da Asturiasko Printzerriko Hezkuntza Saileko ACNEAE Eskualde Taldean eta “Las gafas para ver azul autismoari buruzko blogaren arduraduna ere bada. Bere hitzaldian, hezkuntza-inguruneetan egindako diseinuetan perspektiba aldaketak duen garrantziaz arituko da, AEN duten ikasleentzat leku atseginagoak bihur daitezen. Hori lortzeko zenbait proposamen egingo ditu.

Zorioneko gaude! GAUTENAren zenbakia saritua izan zen 2020ko abenduaren 22an ospatutako Gabonetako loteriaren zozketan. Saria 5€koa da jokatutako euro bakoitzeko, eta parte-hartze bakoitzean 4€ jokatzen ziren.

Saria urtarrilean zehar kobratu ahal izango da jarraian azaltzen diren leku guztietan. Zerrendan dauden dendetan saria kobratu ahal izateko nahitaezkoa izango da loteria denda horietan erosi izana.

Otsailetik aurrera, Aieteko bulegoan bakarrik kobratu ahal izango da saria.

SARIA KOBRATZEKO LEKUAK

DONOSTIA

> Aieteko egoitza (Francisco López Alen, 4)
          – Otsailetik aurrera ere kobratu ahal izango da.
> CEMEI eraikineko bulegoak (Portuetxe Kalea, 23)
> Papeleria Garín (Artzai Onaren Enparantza, 20 etxabea)
> Textiles Kontxi (Calle Virgen del Carmen, 15)

ZUMARRAGA

> Gautenako lokala (Plaza Navarra, 5)
          – Egunak: 21-22, 28-29 de enero
          – Ordutegia: 11:00tatik 13:00tara eta 17:00tatik 19:00tara.

EIBAR

> Gautenako lokala (Jardines de Argatxa, s/n)

ARRASATE

> Gautenako lokala (Pº de Arrasate, 1-bajo)

LASARTE-ORIA

> Mabel denda (Hipodromo Etorbidea 1)
          – Arratsaldeetan 17:30tatik 19:30tara.

¡¡Mila esker GAUTENAko loteriarekin egin zareten guztioi!!

Euskaraldia hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da. Helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu. Nola? Ariguneen bitartez.

Gautenak bat egiten du Euskaraldiarekin

GAUTENAko egoitza kanpo-arigune

Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. Entitate barruan osatu daitezke (barne-ariguneak) edo entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo-ariguneak). Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute.

Gautenan hamaika Arigune osatu ditugu: 8 barne-arigune eta 3 kanpo-arigune. Barne-ariguneak egunerokoan elkarlanean diharduten lantaldeek osatu dezakete. Gure kasuan guztiak gela egonkorrak dira. Kanpo-ariguneak, berriz, Gautenak familia eta herritarrekin harremana ezartzen duten hiru lekuetan osatu ditugu: erakundeko egoitzan Donostian, CEMEI eraikineko bulegoan eta Zumarragako lokalean.

Gogoratu, GAUTENAn euskaraz egin dezakezu!

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon